Galtzakomik
Galtzakomik euskaraz sortutako komikiak saritzen dituen lehiaketa da, ezaugarri honekin Euskal Herrian antolatzen den bakarra.
2008 urtetik Tolosaldeko Galtzaundi Euskara Taldeak eta Ibarrako Udalak antolatzen dute elkarlanean
2023 artean 16. edizio ospatu ditu sariketa honek.
Egun 4 kategoria nagusi ditu:
9 urtera artekoena. 10-12 urte bitartekoena. 13-16 urte bitartekoena. 17 urtetik gorakoena.
Galtzaundi aldizkarian kontatzen denez "Lehiaketaren hastapenak 2008ko martxoan eman ziren, Galtzaundi aldizkariko komikigile Joseba Antxustegietxarteren komikiekin osatutako erakusketa Tolosan antolatu zenean. Arrakasta ikusirik eta gazteen artean euskararen erabilpena bultzatzeko bitarteko egokia izan zitekeela hausnarturik, komiki lehiaketa antolatzeari ekin zitzaion." Galtzaundik Ibarrako Udalarengana jo zuen finantziatzio eta elkarlanerako aukerak aztertzeko eta ordudanik lankidetzan antolatu dute ekimen hau.