Galtzakomik
Galtzakomik euskaraz sortutako komikiak saritzen dituen lehiaketa da, ezaugarri honekin Euskal Herrian antolatzen den bakarra.
Azken urteotan iraila/azaroa bitartean zabaldu ohi izan da izena emateko epea.
2008 urtetik Tolosaldeko Galtzaundi Euskara Taldeak eta Ibarrako Udalak antolatzen dute elkarlanean
2023 artean 16. edizio ospatu ditu sariketa honek.
Egun 4 kategoria nagusi ditu:
9 urtera artekoena. 10-12 urte bitartekoena. 13-16 urte bitartekoena. 17 urtetik gorakoena.
2023 URTEKO IRABAZLEAK
webgunean sari banaketaren berri eta saritu nagusien lanak PDF euskarrian jarri dituzte eskuragarri.
Lehiaketaren 16. edizioan Euskal Herri osotik 263 komiki jaso dira.
Epaimahaia osatu dute Lan guztiak aztertzeaz Yurre Ugarte idazle eta komiki gidoilaria, 2 irudigile eta komiki sortzaile: Joseba Larratxe Josevisky" eta Ainara Azpiazu "Axpi" ilustratzaile eta komikigileak.
17 urtetik gorakoen lehen saria Julen Madariaga Muruak lortu du.
Galtzakomik lehiaketaren baitan 2023 urteko berritasun nabarmenena izan da komikietako bat Danonartean argitaletxearen bidez argitaratzeko aukera egongo dela : 17 urtetik gorakoen kategorian bigarren saria irabazi duen Libe Carballok irabazi du sari hori. Danonartean argitaletxeak beste lan bat ere nabarmendu du, 10-12 urte bitarteko kategorian parte hartu duen Ana Zubizarretaren "Plastiko baten istorioa".
XVI. Ibarra-Galtzakomik Komiki Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Ibarrako kultur etxean egongo dira ikusgai, abenduaren 29ra arte.
SARIKETAREN SORRERA ETA BILAKAERA
Galtzaundi aldizkarian kontatzen denez "Lehiaketaren hastapenak 2008ko martxoan eman ziren, Galtzaundi aldizkariko komikigile Joseba Antxustegietxarteren komikiekin osatutako erakusketa Tolosan antolatu zenean. Arrakasta ikusirik eta gazteen artean euskararen erabilpena bultzatzeko bitarteko egokia izan zitekeela hausnarturik, komiki lehiaketa antolatzeari ekin zitzaion." Galtzaundik Ibarrako Udalarengana jo zuen finantziatzio eta elkarlanerako aukerak aztertzeko eta ordudanik lankidetzan antolatu dute ekimen hau. Diario Vasco-k jaso zituen edizio horretan parte hartzeko baldintzak eta sari zerrenda