2024

komikipediatik
67.218.224.34 (eztabaida) (MANGA EUSKARAZ)(r)en berrikusketa, ordua: 09:35, 3 urtarrila 2024
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

2024 URTEAN EUSKARAZ ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI LANAK

TUPUST KOLEKTIBOAREN HIRUGARREN ANTOLOGIA 'GU'

2023ko udazkenean Bilboko 'La Sinsorga' kulturgune feministak antolatutako irakurketa txoko feministaren baitan Irati Eguren, Ainara Azpiazu "Axpi"-k jakinarazi zuten 2024ko udaberrian argitaratuko dela Tupust! Kolektiboaren 3 antologia.Pikara Magazinek jaso zituen bi sortzaileen hitzak


MANGA EUSKARAZ

'Cube Arts' eta 'Heroines Games' amaierara iritsi diren 3 liburukiz osatutako istorioak dira

'Dinosan' eta 'Girls last Tour' serieak zabalik diraute eta segur aski 2024 urteko lehen hilabetetan iritsiko dira liburutegi eta liburu-dendetara ale berriak.

2024a urteko nobedadeen artean, Europan argitaratu gabe dagoen Tomomi Usuiren 'Otaku bat jainko lanetan' kaleratuko du Harrietek eta baita 'Change the world' guztira 5 alez osatutako seriea

Mangaberri webgunean orain arte euskaraz argitaratu diren manga komikien zerrenda osatu dute eta argitaratzea espero diren beste lan batzuen berri eman dute.