Hernanikomik

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

HernaniKomik euskarazko komikigintza ardatz duen Azoka eta komikigintzaren inguruko jarduera da.

2024 urtean 3. edizioa ospatuko da.


Hernaniko Udalak antolatzen du HernaniKomik, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eta Harriet argitaletxearen, Xabiroi aldizkariaren eta Gaueko komiki dendaren laguntzarekin. Besteren artean,Mikel Begoña eta Axpi komikigileak antolakuntzan parte hartu izan dute. Hernaniko liburutegia ere antolakuntzaz arduratzen da.

Atsegindegi gune estalian argitaletxeen postuak, sinatze txandak eta komiki aurkezpenak egin ohi dira.Erakusketak Atsegindegin eta kultur etxean egin ohi dira.

Joseph Camino saria berreskuratu da ere, komikigintzari lotutako pertsona baten ibilbide profesional osoa goraipatzeko: Hernanikomik antolatu zen lehen urtean Jon Zabaleta marrazkilari eta ilustratzaile hernaniarrak jaso zuen saria, eta bigarren edizioan Juan Luis Landak.


2022, LEHEN EDIZIOA.

2022 urtean antolatu zen lehen aldiz Hernanin, azaroaren 18an eta 19an.

Komiki aurkezpen hauek egin ziren. Haur besoetakoa (Unai Iturriaga eta Alex Sanvicente) Ni ez naiz Mikel Laboa (Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe) Black is beltza II: Ainhoa (Susana Martin) Utzi azalari (Axpi) Lurbinttoko ohoinak (Adur Larrea) Sua: Sutagar (Alex Tello eta Julen Ribas).


Nabarralderako Aritz “Gasteiz 1200” eta Harriet argitaletxeak plazaratu duen lehen euskarazko manga ere aurkeztuko ziren Hernanin.(Tomomi Usuiren Cube Arts)

Aurkezpenak ez ezik, bisita gidatuak, marrazketa inprobisazioak (Asisko Urmeneta eta Eider Eibar), zine Black is Beltza II) eta musika emanaldiak ere egin ziren, Sutagar taldearen eskutik.

Azokaren lehen edizioko kartelaren diseinua Axpi ilustratzaile eta marrazkilari hernaniarrak egin zuen.

2023, BIGARREN EDIZIOA.


Azokaren bigarren edizioko kartelaren diseinua Jon Zabaleta marrazkilari eta ilustratzaile hernaniarrak egin zuen.