Tsukumizu
Tsukumizu izengoitipean manga komikiak sortzen dituen gidoilari eta irudigilea dago. 2019an sortu zuen'Girls last Tour' bere lehen komikia euskarara ekarri zuen Harriet Ediciones argitaletxeak 2023an Kabe zigilupean.
Wikipediaren arabera, lehen hezkuntzan jada irakurle porrokatua zen, eta bigarren hezkuntzan zegoenean irakurri zituen gerora 'Girls Last Tour' komikiaren gidoia sortzeko inspirazio izan zituen Haruki Murakami eta Kaori Ekuniren lanak; orduan ikusi omen zuen ere Saving private Ryan filma, eta bertako erreferentzia da komikian agertzen den Kettenkrad ibilgailua.
Tsukumizu garai horretan hasi zen marrazkilaritzan sakontzen eta lagun baten bidez sartu zen manga giroan eta interneten argitaratzen: 'Shinchosha argitaletxeak lan horiek ikusi zituen eta 'Girls Last Tour' argitaratzeko aukera eskaini zioten.
2014 eta 2018 artean 6 liburukitan argitaratu zen istorio hau eta 2019 urtean Seiun Award for Best Comic category saria irabazi zuen. Omake Books-ek argitaratu zuen frantsesez eta Planeta Cómic-ek gazteleraz.
Sailak bi nesken abenturak jasotzen ditu, Yuuri eta Chito: apokalipsi ezezagun baten ondoren zibilizazio baten hondakinetan zehar Kettenkrad batean bidaiatzen dute, janaria eta hornidurak bilatuz, bizirauten saiatzen diren bitartean.
2017ko urrian Animaxek ekoitzitako eta Takaharu Ozakik zuzendutako 12 atalez osatutako anime egokitzapen bat emititu zen (White Fox television). Mangaren lehen 4 zenbakietako istorioak agertzen dira bertan.
Tsukumizu 2019n hasi zen argitaratzen 'Shimeji Simulation' bere komikia, Media Factory-ren Comic Cune aldizkarian.
2023 09 IRAILA | 2023 11 AZAROA | 2024 02 OTSAILA | 2024 09 IRAILA | 6 LIBURUKIZ OSATUKO DEN SAILA | |
JATORRIZKO HIZKUNTZA HERRIALDEA |
EUSKARAZKO BERTSIOAREN ARGITARATZAILEA |
GIDOIA | MARRAZKIAK | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOA |
---|---|---|---|---|---|
2021 Japonieraz |
2023 Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Tsukumizu | Tsukumizu | Iker Alvarez | 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou |