Hernanikomik

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Egitaraua 1 A5-1(1).jpg

HernaniKomik euskarazko komikigintza ardatz duen Azoka eta jarduera multzoa da.

2024 urteko azaroak 15 eta 16ean ospatuko da 3. edizioa. Aurten hamar komiki aurkezpen egingo dira, horietako sei nobedadeak.

Hernaniko Atsegindegi gune estalian argitaletxeen postuak, sinatze txandak eta komiki aurkezpenak egin ohi dira.Erakusketak Atsegindegin eta kultur etxean zein liburutegian egin ohi dira.

Hasiera batean, argitaletxe eta denda hauen postuak egongo dira azokan: Argia; Elkar; Gaueko komiki denda; Harriet; Herrima; Ikastolen Elkartea-Xabiroi eta Nabarralde. Azokaren ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da bi egunetan.

Hernaniko Udalak antolatzen du HernaniKomik herriko liburutegiaren bidez. Harriet argitaletxea, Xabiroi aldizkaria eta Gaueko komiki dendak osatzen dute antolakuntza lantaldea: besteren artean, Mikel Begoña, Axpi, Dani Fano, Aritz Ibarra eta Alai Zubimendi komikigileek parte hartu izan dute lantaldean edo eta antolakuntzan. Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du ekimen hau.

Hernanikomik jardueren baitan 'Joseph Camino' saria berreskuratu da ere, komikigintzari lotutako pertsona baten ibilbide profesional osoa goraipatzeko: Hernanikomik antolatu zen lehen urtean Jon Zabaleta marrazkilari eta ilustratzaile hernaniarrak jaso zuen saria, eta bigarren edizioan Juan Luis Landak.

2024 urtean Asisko Urmenetak jasoko du saria.Hilaren 16an izango da, 12:00etan, eta azaroaren 15etik 29ra, Biteri Kultur Etxean Asiskoren ibilbide profesionala erakusten duen lanen erakusketa ikusteko aukera izango da.

== AZAROAK 15 OSTIRALA == == AZAROAK 16 LARUNBATA ==
11:00: Azokaren irekiera.

17:00: Kromiki lehiaketaren sari banaketa (Dobera Euskara elkartea).
KOMIKI AURKEZPENAK:
17:30: Oneka, Iruñeako Erresumaren sorrera. Eneko Lizardi egilea eta Iñaki Otamendi moderatzailea.
18:00: Mo. Bernardo Atxaga eta Pello Varela egileak, eta Iratxe Retolaza moderatzailea.
18:30: Argia iraungi zen tokia. Mikel Begoña egilea eta Iratxe Retolaza moderatzailea.
19:00: Mugako dragoiak. Gregorio Muro egilea eta Iratxe Retolaza moderatzailea.

colspan="1" style="background:#ffdead;"
11:00: Azokaren irekiera.

11:30: Iris. Yurre Ugarte eta Julen Ribas egileak, eta Ainara Azpiazu Axpi moderatzailea.

12:00: Joseph Camino sari banaketa: Asisko Urmeneta.

12:30: Dzirt-dzart saioa, zuzenean marraztuz: Asisko Urmeneta eta Marrakatue.

KOMIKI AURKEZPENAK:

17:00: Abentura erraldoia. Adur Larrea eta Gorka Bereziartua egileak, eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.

17:30: Botere handi batek. Iban Zaldua eta Julen Ribas egileak, eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.

18:00: Egun bat Beti Berdin tabernan. Asier Iturralde Gaston egilea eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.

18:30: Ihes plana. Agustin Ferrer Casas egilea eta Garbiñe Ubeda moderatzailea.

19:00: Ni, zu, gu. Tupust kolektiboko Maite Caballero, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia eta Ainara Azpiazu Axpi.

EGITARAUA

AZOKAREN AURREKO URTEETAKO  EDIZIOAK

2022, LEHEN EDIZIOA.

2022 urtean antolatu zen lehen aldiz Hernanin, azaroaren 18an eta 19an.

Komiki aurkezpen hauek egin ziren. Haur besoetakoa (Unai Iturriaga eta Alex Sanvicente) Ni ez naiz Mikel Laboa (Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe) Black is beltza II: Ainhoa (Susana Martin) Utzi azalari (Axpi) Lurbinttoko ohoinak (Adur Larrea) Sua: Sutagar (Alex Tello eta Julen Ribas).

Nabarralderako Aritz “Gasteiz 1200” eta Harriet argitaletxeak plazaratu duen lehen euskarazko manga ere aurkeztuko ziren Hernanin.(Tomomi Usuiren Cube Arts)

Aurkezpenak ez ezik, bisita gidatuak, marrazketa inprobisazioak (Asisko Urmeneta eta Eider Eibar), zine Black is Beltza II) eta musika emanaldiak ere egin ziren, Sutagar taldearen eskutik.

Azokaren lehen edizioko kartelaren diseinua Axpi ilustratzaile eta marrazkilari hernaniarrak egin zuen.

2023, BIGARREN EDIZIOA.

2023ko azaroaren 17 eta 18an ospatu zen Hernanikomik azoka eta jardueren bigarren edizioa: kartelaren diseinua Jon Zabaleta marrazkilari eta ilustratzaile hernaniarrak egin zuen.

Atsegindegi eremuan salmenta gunea 13 postuz osatu zen:

Ataramiñe Denonartean Dobera Elkar Harriet Astiberri Hernani Errotzen Herrima Gaueko Sare antifaxista Xabiroi-Ikastolen Elkartea Udalbiltza UNRWA Euskadi.

Bi egunetan zehar Bederatzi komiki aurkezpen egin ziren .

IV. Komiki lehiaketaren sari banaketa (Dobera elkartea).

Surflaria (Uxue Alberdi eta Susanna Martin).

Hiru etxe Santa Monikan (Mikel Begoña eta Iñaket).

Manga euskaraz (Komikipediako Iñaki Otamendi, Aritz Amillategi mangazalea eta Harriet Argitaletxea/Kabe Zigiluko Koro Muro).

Ño! (Maitane Gartziandia eta Eli Pagola).

Iker eta Ixone (Gregorio Muro).

Elur gorrituaren egunak (Amaia Telleria eta Laida Ruiz).

Artxipelagoa (Martin eta Xabier Etxeberria, eta Sanvi).

Gora Euskal Herrientsak! (Asisko Urmeneta).

Memoriaren ibaia (Juan Luis Zabala eta Mattin).

Ikasleentzako komiki tailerra egin zen Ainara Azpiazu 'Axpi'-ren eskutik Hernaniko Institutuko DBH 2ko ikasleekin.

Unai Gaztelumendi eta Irati FG. Dzirt-dzart zuzeneko marrazketa saioan parte hartu zuten.

Dobera elkarteak antolatutako V. Komiki zinten lehiaketaren sari banaketaegin zen.

Juan Luis Landak jaso zuen Joseph Camino saria.

Bi erakusketez gozatu ahal izan zuten herritarrek: batetik Juan Luis Landaren ibilbideko lana jasotzen duen erakusketa eta bestetik 'Wasconicam perfidiam' Orreagako guduaren inguruan marraztu diren komikiak egon ziren ikusgai.