Ermua binetetan
"Ermua binetetan" Ermuko Udala eta liburutegiaren argitarapen egitasmo bat da, Komikiaren bidez, udalerriko une ezezagunenetako batzuk jasotzen dituen istorio-bilduma da.
Elkarrekin istorio konstelazio bat osatzen dute, non planeten izenak eta antzinateko jainkoekin duten korrelazioa nahastu eta obraren esanahia zabaltzen den.
Paperean komikibakoitzaren 500 ale argitaratu ohi dira, eta udalerriko ikastetxeetan banatuko dira. Gainontzeko interesatuek liburutegiko mostradorean eskatu ahal dituzte aleak.
Komikien bertsio digitalak eskuragarri daude ere udal webguneko Tokiko Bildumak atalean.
Komikien sorkuntza 3 egileren elkarlanean du jatorria :Mikel Begoña gidoigileak, Kike Infame marrazkilariak eta Daniel Gojénola koloristak Ermuan XX. mendeko lehen hamarkadan planteatu zen apustu berezia, korrikalari bat auto baten aurka jarri zuena, ekarriko digute gogora.
Gidoia, aurreko bi zenbakietan bezala, Mikel Begoñak egin du. Ibilbide luzea duen historialariak, kapitulu berri honetan Mikelek "Ermua binetetan" komiki-saila osatzen duten pertsonaien banaketa hazi du, Patxi Piper apustu-artekari bereziaren presentzia nabarmenarekin. Kontakizun koral horrek garaiko kostunbrismoa azpimarratzen du, gertakariak aurkezten laguntzen duten fikziozko pertsonaiekin eta egoerekin benetako gertakariak uztartuz.
Ilustrazioak Kike Infame marrazkilari eta dibulgatzailearenak dira, eta komikiaren gaitasun osoa baliatzen du errealitate desberdinak biziarazteko. Kikek berak dioen bezala: "Ermuak eguneroko istorioen tapiz aberatsa du, eta hori deskubritu beharra dago. Ermuan zehar garai bat birsor dezakegu, gure kulturaren elementu errepikakor batzuetan arreta jarriz ".
Koloreaz Daniel Gojénola arduratzen da, eta azaldu digunez, "kolorea, ondo egina badago, ez da komiki batean nabaritzen, makillaje onarekin gertatzen den bezala. Publikoari lagundu behar dio istorioaren aurrean bere sentimenduak zuzentzen, konturatu gabe ". Horregatik, istorio hau koloreztatzea erronka berezia izan da berarentzat.