Elgeta 1937: Emakumeen memoria

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALDARIAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2025 Otsaila
IZENBURUA ELGETA 1937: EMAKUMEEN MEMORIA
ARGITARATZAILEA Aiert Zubigarai "3izkai"
Egilea editore
GIDOIA Aiert Zubigarai "3izkai"
MARRAZKIAK Aiert Zubigarai "3izkai"
JATORRIZKO HIZKUNTZA Euskaraz
FORMATUA Grapatua
TAMAINA 18 x 26 zm
ORRIALDE KOPURUA 32 orrialde
SALNEURRIA 9 euro
ISBN 978-84-09-64870-2


Igor Leturiak bere blogean kontatu zuen bezala "Komiki hau ekimen zabalago baten parte da, 'Emakumeon Memoria 1937 - Intxortatik Artxandara' ekimena hain zuzen ere, eta asmoa da komiki gehiago egitea, Bilboren erorketa bitartean beste herri batzuen hartzeen (Elorrio, Eibar, Durango, Zornotza, Larrabetzu, Basauri...) eta horietan emakumeei egindako basakerien berri emanez."

Ekimen zabal horren lehen isla 2020an argitaratu zen txostena izan zen: egitasmoaren azalpena, testuinguru historikoa... Guzti hau Zubigarairen ilustrazio ugariz lagunduta.komiki lagin batzuk ere badaude txostenean.


SINOPSIA

1937, Apirilak 24ean Elgetako herria faxisten menpe erortzen da. Aurretik 7 hilabete luzez gudariek Intxortako frontean tropa matxinatuen aurrera egitea eragotzi zuten. Orain, behin frontea apurtuta, nagusi faxistek hauen soldaduei "karta zuriarekin" saritzen dituzte. "Karta zuria" famili errepublikazaleetako emakumeak bortxatzeko. "Elgeta 1937, Emakumeen Memoria" komikiaren kontaketa sortu da emakume protagonisten elkarrizketetatik jasotako bizipenetatik eta ikerketa historiko baten ondoren. Garaiaren birsortze historiko sinesgarri bat, pertsonaia fikziozkoen bitartez.