Mikel Antero
Mikel Antero 1980 urtean Oiartzunen jaiotako ilustratzaile eta komikigilea da. EHU-n Arte Ederrak ikasi zituen eta masterra egin zuen 3D, Animazioa eta zinema eta telebistarako FX arloetan. Telebistan errealizatzaile eta postprodukzio lanak egin izan ditu, eta aktore gisara aritu da antzerkian eta telebistan.
2008an irakaskuntzan lanean hasi zen, Kunshtal diseinu eskolan animazio arloko irakaslea da eta aldi berean disenatzaile bezala lanak egiten ditu: ilustrazioak, storyboard-ak, postprodukzio lanak... Bere ikasketa prozesuan zehar anatomiaren marrazketa, argazkigintza eta eskultura, marrazketa digutala,pertsonaien sorkuntza... jorratu ditu
2015ean Bilboko Alondegian Black is Beltza jardunaldien barne, Fermin Muguruza musikariak, Harkaitz Cano idazleak eta Jorge Alderete marrazkilariaren artean sortutako Balck is Bletza komikiaren komiki irudiak animaziora eraman zituen, komikitrailer antzekoa sortuz. https://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2015-01-14/bideoak_errazago_digeritzen_dira.htm
Correos musika taldeko kidea izanik, Tania de Souza musikariarekin kolaborazioak egin zituen eta Tania Tank!! proiekturako ilustrazioak egin zituen.
Gaztezulo aldizkarian Astrolapiko komikia argitaratu du atalka