Laurent Galandon
Laurent Galandon, 1970an frantziako Issy-les-Moulineaux-en jaiotako komiki gidoilaria da.
Bamboo argitaletxearekin hasi zuen bere bidea l’Envolée sauvage sailarekin, Arno Monin-en marrazkiekin, eta ondorengo urtetan lan ugari argitaratu ditu, baita sariak jaso ere: 2007an lehen lan horrengatik publikoaren saria jaso zuen Rouans-eko jaialdian, beste sari bat Blois-en eta urte bat beranduago Angoulemen eta lan ezberdinekin sari sari gehiago jaso izan ditu.
Autore ezberdinekin egin du lan :Viviane Nicaise greziarrarekin, Frédéric Volante, Stefano Casini, Olivier Berlion, Xavier Delaporte, A.Dan, Anlor...
2017an Harriet Ediciones etxeak euskaraz kaleratu zituen L'Envolée sauvage-ko lanak (Hegoak Astinduz ) eta Les innocents coupables Sailekoak (Inozoen errua)
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2017 03 MARTXOA | Hegoak Astinduz | Harriet Ediciones | Laurent Galandon | Arno Monin | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2006-2013: L'Envolée sauvage Saila, frantsesez (Bamboo Editions)
1.La Dame Blanche(2006) 2.Les Autours des palombes, (2007) Oraindik euskaratu gabe 3. Le Lapin d'Alice (2012) 4. La Boîte aux souvenirs (2013) |
2017 05 MAIATZA | Inozoen errua | Harriet Ediciones | Laurent Galandon | Anlor | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2011-2013: Les innocents coupables Saila, Frantsesez (Bamboo Editions)
1.La Fuite(2011) 2.La Trahison (2012) 3.La Liberté (2013) Frantsesez(Bamboo Édition) |
GUZTIRA : 2 KOMIKI EUSKARAZ |
AUTOREARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO
[www.komikipedia.eus/index.php?title=Laurent_Galandon&action=edit Autorearen Bloga] http://workinprogresslg.blogspot.com.es/