Bego Montorio Uribarren

komikipediatik
89.29.205.242 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Bego Montorio Bilboko Santutxu auzoan 1959an jaiotako itzultzailea da, komiki ugariren euskaratzailea eta komiki itzulpengintzari buruzko hausnarketa eta ekarpen ugari eg...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:40, 26 abuztua 2017
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Bego Montorio Bilboko Santutxu auzoan 1959an jaiotako itzultzailea da, komiki ugariren euskaratzailea eta komiki itzulpengintzari buruzko hausnarketa eta ekarpen ugari egiten dituen zaletu eta aditua.

2000 urtetik aurrera euskaratu diren komiki gehienak itzultzeko ardura izan du Montoriok argitaletxe ezberdinentzat: Saure, Txalaparta, Astiberri...

Montorioren biografia eta literaturgintzan itzulitako lanen zerrenda EZIEko webgunean irakurri daiteke. http://nordanor.eus/nor?id=62

KOMIKIZALETASUNA

Bego Montoriok maiz adierazi du Komikizalea dela, eta ez da mugatu itzulpen lanera, difusio eta pedagogia lan handia egin baitu ere.

Komikiarekiko maitasuna nabarmen geratzen da ere 2015 urteko Senez aldizkarian Karlos del Olmok egindako elkarrizketan

http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20091026/uribarren Karlos del Olmo: Zer gustatuko litzaizueke itzultzea, baldintza guztiak alde edukita? Orain arte euskaraz ez dagoen zer edo zer, edo egonda ere, zuen ekarria behar lukeen lanen bat?

Bego Montorio: Nire ekarria «behar» lukeen ezer ez dago. Baina gustatu, komikiak. Oso zalea naizelako, euskaraz gutxi daudelako; oraintxe, esate baterako, bat dut esku artean, Nabarra aldizkarian agertzen ari den komiki oso bitxi bat, oso kafkianoa, portuges batena, A pior banda do mundo. Hori ari naiz euskaratzen eta lana ematen dit, oso zale gutxi dira behar bada, izugarrizko lana ematen du, baina oso gustura ari naiz. Horrez gain ez daukat, horrela, ezer zehatzik esateko: «hau nahiko nuke». Orain arte, batzuetan deskubrituz joan naiz, eta eskaini dizkidaten itzulpenak deskubrimendua izan dira: «Aizu, begira, hau daukagu. Itzuliko zenuke?», irakurri eta esan: «Aizu, zer obra ona, bai gustura egingo dut!». Ez daukat ez egile ez obra jakin bat; generoetan, bai: komikiak.

Igor Leturiak 2017 urteko "Komikian ere berdintasunerantzat" artikuluan Montorioren komikizaletasunari buruzko hitz hauek jasotzen ditu: “adierazpidea bera maite dut, testua eta irudia uztartze horrek sormenari eskaintzen dion mundu zabal hori; adierazpide berezia da, eta oso emankorra; baditu bere mugak eta bere ahalak, literaturak bezalaxe, zineak bezalaxe, pinturak bezalaxe...”

Artikulu berean Montoriok haur garaiko irakurketa batzuk aipatzen ditu: Asterix, Tintin, Mortadelo eta Filemon... eta Zein komiki mota duen gustukoen galdetuta, Bego Montoriori zaila egiten zaio zehaztea. “Agian errazagoa da zer ez dudan gustuko esatea. Superheroiak, batere ez, ez ditut irakurtzen. Manga, oso gutxi, ale bakanen bat. Mangetan nagusi ohi den irudi estiloa ez zait gustatzen, eta guztiz errepikakorra egiten zait. Manga oso interesgarriren bat ere irakurri dut, baina ez naiz ohitu. Gehien bat, komiki europarra irakurtzen dut, bai umorezkoak-ironikoak, bai abenturetakoak (gutxixeago), bai serie beltzekoak eta bestelakoak ere. Gustuko ditut serieak eta formatu handiko komikiak, baina nobela grafiko zenbaitekin guztiz maitemindu naiz. Lehen kolpean irudiak erakartzen edo uxatzen nau, eta ez naiz ‘linea zikina’ren bereziki zalea, baina estilo horretako istorio batzuek guztiz harrapatu naute. Labur esanda, nahiko orojalea naiz!”. 


KOMIKIGINTZARI EKARPENAK

Senez

https://31eskutik.com/2014/07/11/laburtu-beharraz-labur-antzean/


UEU Ikastaroa

Igor Leturiak 2017 urteko "Komikian ere berdintasunerantzat"


ITZULITAKO KOMIKIAK

Saure etxeak eman zion komikiak euskarara itzultzeko lehen aukera: Jean-Pierre Veys (gidoia) eta Nicolas Barral (irudiak)Arthur Conan Doylek asmatutako Sherlock Holmes detektibearen komikia sortu zuten frantsesez 1999/2001 urteen artean, eta Montoriok euskarara itzuli zituen 3 album 2002 urtean.

Beste literatur itzulpen lan batzuren ondoren, 2004tik aurrera Saure etxerako ere Popotka Sioux txikiaren 2 album itzuli zituen frantsesetik.

2008an Algebra Luis Duranen komikia euskara itzuli zuen Antxon Ugartek (jatorrizkoa gazteleraz 2004koa da) eta Montoriok gainbegiraketa lanak egin zituen.

2013an Jose Carlos Fernandesen Munduko bandarik txarrena sailaren lehen hiru liburukiak itzuli zituen portugesetik Txalapartarako(aurretik ale batzuk Nabarra aldizkarian agertu ziren), eta aipatu beharra dago Montoriok urte horretatik aurrera itzuli dituen lan gehienak komikiak izan direla.

Astiberriren euskarazko lerroan, 2014ean 3 komiki itzuli zituen: batetik gazteleraz urte batzuk lehenago argitaratu ziren Miguel eta Maria Gallardoren María eta biok eta Paco Rocaren Zimurrak, eta bestetik Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut.

2015 urtean Isusiren Asylum itzuli zuen CEAR errefuxiatuen aldeko erakundearentzako, eta nabarmendu beharra dago Isusiren bi lan hauek aldiberean agertu zirela euskara eta gaztelerazko bertsioetan.

2015ean guztira 3 komiki itzuli zituen euskarara Montoriok: urte horretan Astiberrik hizkuntza ezberdinetan argitaratutako Maríak 20 urte ditu (Gallardo aita alabarena) eta Alfonso Zapicoren Dublindarra (jatorrizkoa 2011koa da) eta hirugarrena lehen aipatutako Asylum.

2016 urtean Paco Rocaren Etxea lanaren euskarazko bertsioa egin zuen Montoriok (gazteleraz, katalanez eta euskaraz argitaratu zituen Astiberrik) eta urte berean frantsesetik itzuli zuen Frederik Peeters-Peeters-en Pilula urdinak (jatorrizkoa 2001koa da).

2017an Astiberrik berrargitaratu zuen Bego Montoriok 2015ean itzulitako Asylum albuma.