Museo Bilduma
"Museo bilduma" Ikastolen Elkarteko Xabiroi aldizkariko 26. zenbakian hasi (201x hilabetean) eta xx zenbakian (201x hilabetean) amaitu zen komikia da, 2016ko urrian album gisara plazaratu zena.
Arkaitz Canok (gidoia) eta Iñaki Holgadok (marrazkiak) osatzen duten bikotearen arteko elkarlanaren 3. emaitza da, Piztia Otzanak (2006-2008) eta Zebra Efektua (2011-2013) lanen ostean.
Urriaren 13an aurkeztu zuten albuma, Donostiako Komikigunean.
Museo bilduna komikian, etorkizunean kokatutako garai batean, Valeriak munduko txoko ezberdinak bisitatzen ditu, edo zehatzago esateko, bertako museoak ezagutzeko bidaiatzen du: Azken borondateen Museoa, Labyrinth Museum, Museo elurtua...
Museo bilaketa horretan herrialde batetik bestera doa Valeria, baina ezingo du saihestu bizi den gizarte eta garaiari begiratzea.
Albumaren argitaratzearekin batera, "Harkaitz Cano eta Iñaki Holgado: binetazko bikote" erakusketa antolatu zen Getxoko Komiki Azokan, elkarrekin lan egitean garatzen duten sormen prozesua islatzen zuena: gidoiak, argazki edo albiste batek istorioari egin zion ekarpena, pertsonaien zirriborroak...
Aurreko lanetan baino literatur, zine eta komiki erreferentzia gehiago aurki daitezke albumean, irakurlearen gozagarri.
Canok 2014ean Black is Beltza
Garai berean Arkaitz Cano Maite Arroitajauregi Mursegorekin ikuskizuna
Iñaki Holgado garai bereko lanak
Argitaratze data: 2016ko urria Orrialde kopurua: 48 orrialde ISBN 978-84-946072-1-9 Prezioa: 13.00 €
http://www.ikastola.eus/berriak/17845 http://www.katakrak.net/cas/blog/erreseina-museo-bilduma German Esparzaren testua
http://uberan.eus/?kaia/item/museo-bilduma-perla-zoragarriz-osaturiko-komikia
http://losmilyunoriginales.blogspot.com.es/2016/12/sketch-de-museo-bilduma-por-inaki-g.html?m=1
http://www.berria.eus/paperekoa/1962/041/001/2016-12-11/gauza_txikien_bilduma_handia.htm