Julen Ribas

komikipediatik
Dabilenharria (eztabaida | ekarpenak) (EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK)(r)en berrikusketa, ordua: 22:06, 16 urria 2017
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Julen Ribas 1981 urtean Arrasaten jaiotako margolari, ilustratzaile eta komikigilea da.

Txikitatik marraztea maite bazuen ere, lehenik ikasketa zientifiko- teknikoak egin zituen, baina hauek alde batera lagata 1999an Arte Grafikoak ikasi zituen Bartzelonan.

Haur-liburugintzan, 2007 urtearen inguruan ETB Liburuak argitaletxerako Basajaun pertsonaiean oinarritutako sailarentzat ilustrazioak egin zituen (Basajaun eta zikoina txikia, Basajaun trikuak salbatzen, Basajaun: auzoko zaratasuak, Basajaunen oporrak, Zer gertatu da urarekin?…),

Irudigintzaz aparte, #Rockomikiak binomioaren beste adierazle bat dugu Julen Ribas, Ozen taldeko abeslari izan baitzen.

komikigintzan, 2005ean Sauré argitaletxearen bidez kaleratu zuen bere lehen albuma, Numenak, Aita izenburukoa, Unai Busturiaren gidoiaz sortutako Numenak sailaren trilogiaren lehen liburukia izateko helburuarekin. 2007 urtean Numenak, Alaba argitaratu zen, baina ez zen trilogia osatu. Gaztelerara ere itzuli ziren lan hauek.

2006ean XIRIKA aldizkariak antolatutakokomiki lehiaketan sari bat irabazi zuen.

Xabiroi aldizkarirako 2008ko Maiatzean gidolari berri batekin sortu zituen komikiak, Iban Zaldua idazlearekin. Zaldua komikizale deklaratua da, baina Julen Ribasekin ekin zion lehen aldiz komikirako gidoigintzari eta elkarlanaren emaitza Azken garaipena'komikia izan zen, naziek II mundu maila irabazi izan balute gerta ziteken istorio ukroniko bat. Bi sortzaileek elkarri egindako ekarpenak ezagutzeko ikus Azken Garaipena artikulua.

2012 urtean Beñat Zalduak haur literatura kategoriako Euskadi Saria jaso zuen Azken garaipena albumari esker

Margogintzan, 2014ko urrian akuarela lanetan oinarritutako erakusketa egin zuen Bergarako Nahikari tabernan.

2014 urtean Karlisten altxorra haur literaturazko liburua ilustratu zuen, Gaizka Arostegiren gidoiaz.

2016ko maiatzean Arrasaten Rockomikiak ekimenari lotutako erakusketan hartu zuen parte, eta azaroan Donostiako Fantasiazko eta beldurrezko Zinemaren Asteak Euskadi Fantastikoa ekimenean parte hartzeko eskatu zion: azken 6 urtetako marrazki eta zirriborroekin (argitaratutako lanekin zein proiektuekin)erakusketa egin zen Donostiako Udal Liburutegian.

2016ean ere Xabiroirako komiki sail berria hasi zuen, "Santa Familia" Eider Rodriguezen gidoiaz. Aurreikuspenen arabera, 2017ko urrian album bezala argitaratuko da.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2017
2017 santafamilia.jpg
Santa Familia Ikastolen Elkartea/Xabiroi Eider Rodriguez Julen Ribas Euskaraz Jatorrizkoa 2005tik 2017ra atalka Xabiroi aldizkariko 36. zenbakitik 44. zenbakira
2011
2011 azkengaraipena.jpg
Azken garaipena Ikastolen Elkartea/Xabiroi Iban Zaldua Julen Ribas Euskaraz Jatorrizkoa 2008tik 2010era atalka Xabiroi aldizkariko 13. zenbakitik 20. zenbakira
2007
2007 numenak alaba.jpg
Numenak, Alaba Saure Unai Busturia Julen Ribas Euskaraz Jatorrizkoa 2007
2005
2005 numenak aita.jpg
Numenak, Aita Saure Unai Busturia Julen Ribas Euskaraz Jatorrizkoa 2005

AUTOREARI BURUZKO INFORMAZIOA INTERNETEN