Asisko

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko 1965 urtean Iruñean jaiotako komikilaria da.

Wikipediaren arabera, 80. hamarkadan Korrok eta Napartheid fanzineetan hasi zuen bere ibilbidea. Argia aldizkarian urte askotan kolaborazioak egin ditu



Nora hoa, xirimola? / Asisko & Pernan. Bilbao : Desclée de Brouwer , [2001]


Sugea lilipean / Asisko Urmeneta ; Aitor Txarterinaren marrazkiak. Bilbao : Desclée de Brouwer , [2003]

Gartxot : konkista aitzineko konkista


Napartheid fanzinearen bidez "Hegoekialde Urruneko Legenda" komikia argitaratu zuen, Arturo Campion Kultur Elkarteak argitaratu zuen "Erraondo"(La Habanako Palma Real Saria) eta Argia aldizkarian agertu ziren ondoren "I'm Pellot, Biba festa" albumean argitaratutuako komikiak.

Argia aldizkarian atalez atal argitaratu eta gero, 2003an "Gartxot" albuma argitaratu zuen (Jokin Larrea eta Marc Armspachekin batera) eta 2010ean "Okatxu hegal egiten" (Mattin Irigoienen gidoiaz eta Adur Larrearen koloreztatze lanarekin)

2016ean Jakoba Errekondoren "Altza porru" liburuan parte hartu zuen beste marrazkilari hauekin batera: Ainara Azpiazu, Antton Olariaga, Mattin Martiarena, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Zaldieroa.

2017 urtean Eusklabo Alaiak albuma argitaratu du Gure Berriak komunikabidearen bidez.

H28 aldizkari satirikoan parte hartu zuen.

Xabiroi Ikastolen Elkarteko aldizkarian Horkonpost saila marrazten du eta 2017an Basoilatik berri onik ez sailaren gidoiaz arduratu da, Adur Larrearen marrazkiekin.

Komikigintzaz gain, Zazpiak Batman kolektiboko kidea izan Kike Amonarriz eta Antton Olariagarekin batera; Mantxut liburuak sortu zituzten eta Euskal Herrian zehar ikuskizunak eskaini.

Negu Gorriak talderaren Borreroak baditu milaka aurpegi diskaren liburukian kanta bakoitza Asiskoren komiki batekin ilustratua dator. Marko Armspach-ekin batera Kutxuflet izenpean Marijane kanta zan! Oskorriren diskarakokantak egin zituen. Pottokaren diskaren azala eta Sagarroi taldearen lohoak egin zituen.

ETB1 telebista-kateko Mihiluze saioan egon zen karikaturak egiten. Zinemagintzan Juanjo Elordirekin batera Munduaren bira 80 egunetan, doan eta Gartxot, konkista aitzineko konkista filmak zuzendu zituen. Gartxot : konkista aitzineko konkista liburua ere egin zuen Edorta Barruetabeñarekin.

2001ean Pernanekin Nora hoa, xirimola? eta 2003an Aitor Txarterinaren marrazkiekin Sugea lilipean liburuakegin zituen.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2017
2017 eusklabo.jpg
Eusklabo alaiak Gure Berriak Asisko Asisko Euskaraz Jatorrizkoa 2017 10 URRIA
2010
2010 okatxu.jpg
Okatxu ARGIA (Euskal Herriko Artzainak/Kukuxumuxu) Mattin Irigoien Asisko

(kolorea Adur Larrea)

Euskaraz Jatorrizkoa 2009/2010ean Argia aldizkarian atalez atal
2003 11 AZAROA
2003 gartxot.jpg
Gartxot Komunikazio Biziagoa / Argia / Absurde Asisko Marko Armspach (marrazkiak) Jokin Larrea (kolorea) Euskaraz Jatorrizkoa 2003ko Maiatzaren 18an Argia aldizkarian hasi ziren argitaratzen zatika eta ondoren argitaratu zen album moduan
1996 I’am Pellot, Biba Festa Argia Asisko Asisko Euskaraz Jatorrizkoa Argia aldizkarian hasi ziren komikiak argitaratzen zatika eta ondoren argitaratu zen album moduan
1994
1994 erraondo.jpg
Erraondo Arturo Campion Kultur Elkartea / IKA Asisko Arturo Campionen ipuin bat jatorri Asisko Euskaraz Jatorrizkoa 1994
1988
1988 hego.jpg
Hegoekialde urruneko legenda Napartheid Asisko Asisko Euskaraz Jatorrizkoa 1988ko neguan hasi zen atalka agertzen Naparthei fanzinean eta ondoren argitaratu zen album moduan