Elkar

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Wikipediako sarreraren arabera, Elkar Donostiako Igara auzoan egoitza duen Euskal Herriko argitaletxe bat da. 1977an sortu zen. Bi arlo nagusi lantzen ditu: liburuak eta musika. Liburuei dagokienez bi alor nagusi bereizten dira: literatura eta ikasliburuak.

Elkar Fundazioa da argitaletxearen jabea (hasieran Elkarlanean Fundazioa) baita beste hauena ere: Ttarttalo, Oihuka, Sua edizioak eta Txertoa.

Elkar Banaketa eta Elkar liburudenda sarea ere hartzen ditu bere baitan. Bere denden sarean komikien atala izan ohi du eta webgunean argitaletxe ugaritako komikiak ditu eskuragarri.

Elkar Fundazioak 2009 urtetik aurrera Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa antolatzen du haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta euskara sustatzeko helburuarekin. 2016 urtean 8. Edizioaren barne lehen aldiz Komiki eta Binetentzako Saria gehitu zuen Elkarrek. DBH3 eta DBH4ko ikasleek har dezakete parte.

Elkar argitaratutako literatur lanen artean Komikiak ere argitaratu ditu; besteen artean 1989 eta 1993 urteen artean Elkarrek Asterixen album guztiak argitaratu zituen, 29 album guztira, eta 1999an Elkarlanean izenpean Obelixen galera euskarara ekarri zuen.(2000 urtea geroztik SALVAT/BRUÑO argitaletxera pasatu ziren Asterixen argitaratze eskubideak)

Ttarttalok ere komikiak argitaratu izan ditu.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2017
2017 dererum.jpg
De Rerum Natura 7 Elkar ZaldiEroa ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 20152ko abuztutik 2017eko uztaila arte Berria Egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak
2015
2015 de rerum natura.JPG
De Rerum Natura 6 Elkar ZaldiEroa ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 2013-2015 urteen artean Berria Egunkarian eta Deia-ren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak
2013
Rerum 5.jpg
De Rerum Natura 5 Elkar ZaldiEroa ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 2011ko irailetik 2013ko uztaila arte Berria egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak
2011
Rerum 4.jpg
De Rerum Natura 4 Elkar ZaldiEroa ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 2013-2015 urteen artean Berria egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak
2010
Rerum 3.jpg
De Rerum Natura 3 Elkar ZaldiEroa ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 2010 urte hasieratik 2011ko uda bitartean Berria egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak.
2009
POLOLOAK 3.jpg
Pololoak 3. Atxeritoko balada Elkar Patxi Gallego Patxi Gallego Euskaraz Jatorrizkoa 2009
2007
Rerum 2.jpg
De Rerum Natura 2 Elkar ZaldiEroa ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 2005eko udatik 2007ko uda bitartean Berria egunkarian argitaratutako zintak.
2006
POLOLOAK 2.jpg
Pololoak 2. Poxpoliñaren bahiketa Elkar Patxi Gallego Patxi Gallego Euskaraz Jatorrizkoa 2006
2005
Rerum 1.jpg
De Rerum Natura 1 Elkar ZaldiEroa ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 2013-2015 urteen artean Berria Egunkarian eta Deia-ren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak
2004
POLOLOAK 1.jpg
Pololoak 1. Poxpoliñen lurriña Elkar Patxi Gallego Patxi Gallego Euskaraz Jatorrizkoa 2004