2018an ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
Zerrenda hau osatze lanetan dago
2018edo 2019an ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIRENAK
IRAILA_/URRIA: HARRIET EDICIONES ARGITALETXEAREN AURREIKUSPENAK
|
Komikeri web atariak Harriet Ediciones argitaletxeak urrirako prest izango dituen hiru komikiren berri eman du.
- Tomoë: Gidoia Jack Manini/ Marrazkia: Tieko.
- Mutuaren hitzak: Gidoia Laurent Galandon/ Marrazkiak Fréderic Blier
- Hasiera berri bat: Gidoia: Gwénola Morizur Marrazkia: Marie Duvoisin
Urrirako komikiei dagokionez, Manini eta Galandon gidoilarien beste lan batzuk euskaraz irakurri daitezke ere.
Emakumeen komiki gehiago: Gwénola Morizur eta Marie Duvoisinen komikiarekin, Harrietek aurten Yllya marrazkilariarekin emakumeen lanak argitaratzeko hildoan sakontzen duela dirudi: aurretik Caroline Roque gidoilaria (Beka sortzaile bikotearen erdia) eta Maëla Cosson koloreztatzaileak Marko marrazkilariarekin egindako lanak argitaratu zituen, baita Anlor marrazkilariak Laurent Galandonekin egindako lana ere.
Urtea amaitu baino lehen beste bi komiki argitaratuko omen ditu Harrietek; abenduan etorri daiteke Berzosaren Minxo komikiaren birrargitalpena.
|
DATA
|
IZENBURUA
|
ARGITARATZAILEA
|
GIDOIA
|
MARRAZKIAK
|
JATORRIZKO HIZKUNTZA
|
ITZULTZAILEA
|
PROIEKTUAREN EZAUGARRIAK:
|
|
Mintxo Bilduma (izenburua konfirmatu gabe)
|
Harriet Ediciones
|
Miguel Berzosa
|
Miguel Berzosa
|
Euskaraz
|
|
2018ko apirilean Berriari eskainitako elkarrizketan Gregorio Murok Harriet Ediciones argitaletxearen 2018rako proiektu baten berri eman zuen: Miguel Berzosak Ipurbeltz aldizkarirako 1978an sortutako Mintxo pertsonaiaren bilduma argitaratzea. Ereinek 1978an ere argitaratu zuen bilduma bat.
|
2018KO URRIAREN 18rako DANI FANOK ARGITARATUKO DUEN KOMIKI BERRIA
IRTEERA DATARIK EZ DUTEN BESTE KOMIKI PROIEKTUAK
HARRIET-k 2019RAKO AURREIKUSITAKOAK
DATA
|
IZENBURUA
|
ARGITARATZAILEA
|
GIDOIA
|
MARRAZKIAK
|
JATORRIZKO HIZKUNTZA
|
ITZULTZAILEA
|
PROIEKTUAREN EZAUGARRIAK:
|
|
Lotsa eta oroimina (izenburua konfirmatu gabe)
|
Harriet Ediciones
|
[[Gregorio Muro "Harriet"]
|
Alex Macho
|
Edizio Elebiduna
|
|
2018ko apirilean Berriari eskainitako elkarrizketan, Gregorio Muro Harrietek kontatu du gidoilari bezala argitaratuko duen komiki baten proiektua eskuartean duela: Alex Macho marrazkilariarekin elkarlanean ari da eta Ekaitz Agirre arduratuko da koloreaz. Filipinetan XIX. mendearen amaieran AEBen eta Espainiaren arteko gerra garaian garatzen da istorioa. Frantziar argitaletxe batekin argitaratzeko akordioa lortu ondoren autoreak lanean ari dira. Alex Machoren Facebook orrialdean ikus daitezke lehen emaitzak.
Muroren arabera Lotsa eta oroimina izango du izenburutzat. Zonanegativa webgunearen arabera, agian 2019an argitaratuko litzateke, eta Murok beste komiki batean ere lanean egongo litzateke, Ivan Gil marrazkilariarekin elkarlanean.
|
EUSKO JAURLARITZAREN 2017 URTEKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK 2018/2019rako ESPERO DIREN KOMIKIAK
|
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko, eta 4 autore hauek jasoko dute diru laguntza, 2018 eta 2019an zehar 4 komiki lan argitaratzeko:
Dani Fanok 2018ko udazkenean"Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak" komikia argitaratuko du Astiberri etxearekin euskaraz zein gazteleraz, eta El Salvadorren beste edizio bat egingo da; bestalde 2019 urtearen hasieran Joseba Larratxe Joseviskyk Joana Maiz komikia argitaratuko du euskaraz Yurre Ugarteren gidoiaz.
Gazteleraz soilik argitaratuko omen dira beste bi lanak:: Javie de Isusik La Divina Comedia de Oscar Wilde eta Alex Orbek Los Enciclopedistas (Jose A. Pérez Ledoren gidoiaz
|
|
|
Dani Fano urte luzez aritu da Miguel Marmol El Salvadorreko Alderdi Komunistaren buruzagiari buruzko komiki batetan lanean. 2017 urtean Eusko Jaurlaritzak antolatutako komikiak argitaratzeko diru laguntza deialdiaren 4 irabazleetako bat izan zen: 2018ko udazkenean Astiberri etxearekin argitaratuko da euskaraz zein gazteleraz eta El Salvadorren beste edizio bat egingo da Dani Fano bere Facebook orrialdean ematen ari da komikiaren sormen prozesuaren berri
|
EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
- 2017ko neguko 107. Bertsolari aldizkarian Patxi Gallegoren "Nori" komikia hasi zen argitaratzen.
- Ekaina: Talai Berri txakolindegiaren 25. urteurrena ospatzeko Anjel Lertxundi eta Antton Olariagak "Tumatxa" komikia egin dute. Uda garaian txakolindegira familientzako bisitak antolatu dira eta bisita horietan parte hartzen duten umeentzat argitaratu dute komikia. Igor Leturiaren Blogean eta Urola Kostako Hitzan informazio gehiago
- Apirila: Eusko Jaurlaritzak bigarren urtez komikia sustatzeko diru laguntzen deialdia egin du Proiektuak arkeztekoazken eguna maiatzaren 4 izan zen Albistea eta Araudia
KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK
- Maiatza: “Vinhetas do Pais Basco” izeneko erakusketa Portugaleko Beja hiriko XIV. Festival Internacional de BD komiki jaialdian, 20 egileren lanekin. Bertan egon ziren Adur Larrea, Mattin, Asisko eta Mikel Begoña komikigileak. Informazio gehiago Komikeri atarian
ARTIKULUAK, HAUSNARKETAK....