Cesar Llaguno

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

César Llaguno Novales Barakaldoarra 1972 urtean jaiotako marrazkilaria da. Arkitektura ikasketak egin zituen baina 2007 urtetik aurrera marrazkigintza izan da bere lanbidea. Mendizalea izanik, mendia eta bidaien inguruko ilustrazio eta kontakizunetan garatu du bere marrazkilari ibilbidea. Euskarazko komikigintzan 2018an Ramon Olasagasti Aiestaran kazetari eta idazlearekin "Everest. Herri oso bar gailurrean" komikia sortu zuen.

"El mundo de los Pirineos","Euskal Herria", "Alpinist", "Oxígeno", "Trailrun", "Médicos del Mundo Magazine"... Eta beste hainbat aldizkarietarako egin ditu lanak. 

Bere Facebook orrian lagin ugari ditu ikusgarri: ilustrazioak, paisaiak, erretratuak, komikiak...

2011 urtean Amundsen Hego Polora iritsi zela 100 urte bete zirenean Oxígeno aldizkarian komiki bat argitaratu zuen gertakizun historiko horri buruz.

2016ean Fernando Barbero idazlearen “De guerras y revoluciones” liburua ilustratu zuen (Queimada Ediciones).

 2018 urtean Bilbao Mendi Film Festival jardunaldietan "Everest. Herri oso bat gailurrean" komikia aurkeztu zen, Ramon Olasagasti eta César Llaguno marrazkilariaren elkarlanaren emaitza.