Begoña Durruty
.
Begoña Durruty Arizkunen 1968an jaiotako margolaria da.
www.begonadurruty.com
Urteetan soinketa irakasle gisara egin zuen lana eta Arte Ederrak ikasteko gogoa izan arren seme-alabak hazi arte ez zen hasi ilustrazio munduan: tintak, akuarelak, grabatuak, collageak eta abar landu izan ditu eta 2003an hasi zen erakusketak egiten.
Erein argitaletxeaten bidez haurrentzako hiru liburu ilustratu ditu: “Mozoloaren bakardadea”, “Sekretuaren lapurrak” eta “Mitxitxi Marriau”
Helduentzako “Ez da konprenitzen ahal gerra! Cherche´pas à comprende!” Ilustrazio liburua sortu zuen, Denon artean argitaletxearekin. . Berriki, bere aitaren istorioa kontatzen duen , Frantzia eta Espainia zatitzen duen mugaren inguruan joan den mendean gertatu ziren gerrak bertan bizi ziren familiei eragin ziena kontatzen du, gure herriaren memorian gorderik gera daitezen.
Liburuez gain, bestelako lanak ere ilustratu izan ditu: Bertizgo Partzuergoak antolatutako marrazki lehiaketa baten ondorioz sortutako sorgin-jolasa esaterako. Baita Baztango liburutegiko leihoetan paratutako biniloak. Kartelak egin ditu, adibidez, Baztandarren Biltzarrerako edota Martxoaren 8ari buruzkoak. Hainbat erakusketa kolektibo nahiz bakarkakoetan parte hartu izan du Nafarroan eta Gipuzkoan. Kataluniako Mollerussako Haur eta Gazte Liburuaren saloian parte hartu zuen 2010ean “Txarli eta Txokolatezko Fabrika” liburuari buruz 25 ilustratzailek egindako ilustrazioek osatutako erakusketan.
2013an Mikel Laboa Katedrak sortutako “Laboa Gertutik” erakusketarako “Bereterretxe kanthoria” abestiari irudiak jarri zizkion, eta lan horretatik abiatuta komikia sortu zuen 2017an.