2019an ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
Zerrenda hau osatze lanetan dago: 2019an argitaratu den komikiren bat ezagutzen baduzu idatzi komikipedia(abildua)gmail.com helbidera
2019an ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKIAK
|
Tupust emakume komikigileen kolektiboak lehen komiki antologia argitaratuko du Txalapartareen eskutik; «Ni» kontzeptuaren inguruan hogei egilek 14 komiki eskainiko dituzte.
|
|
2018an Zerocalcare komikigilearen Hondamuinean argitaratu zuen Farmazia Beltzak, eta "Macerie Prime Sei mesi dopo" 2019ko apirilean argitaratuko da euskaraz
|
EUSKO JAURLARITZAREN 2017 URTEKO KOMIKIAK SORTZEKO DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
2018an ARGITARATUTAKOAK ETA 2019rako ESPERO DIREN KOMIKIAK
|
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko, eta 4 autorek jaso zuten diru laguntza, 2018 eta 2019an zehar 4 komiki lan argitaratzeko: hauetako bi euskaraz argitaratu edo argitaratuko dira, eta gazteleraz soilik argitaratuko omen dira beste biak:
Dani Fanok 2018ko urriaren 18an"Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak" komikia argitaratu zuen Astiberri etxearekin euskaraz zein gazteleraz, eta El Salvadorren beste edizio bat egin da.
2018an ere Alex Orbek Los Enciclopedistas komikia argitaratu zuen Astiberrirekin, Jose A. Pérez Ledoren gidoiaz
2019rako aurreikusten da gaztelaniaz Javier de Isusik sortuko duen La Divina Comedia de Oscar Wilde komikia.
2019 urtean argitaratuko da euskaraz Joseba Larratxe "Joseviskyk" Yurre Ugarteren gidoiaz euskaraz argitaratuko den Joana Maiz komikia.
|
EUSKO JAURLARITZAREN 2018 URTEKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019rako ESPERO DIREN KOMIKIAK
|
Aritz Trueba marrazkilaria eta Buyan komikia sustatzen duen ekipoak "BUYAN – Sadkoren itzala” proiektua egingo dute eta Adur Larreak, Susanna Martinek eta Victor Santosek ere laguntza hau jasoko dute euren komikiak garatzeko
|
HARRIET-k 2019RAKO AURREIKUSITAKOAK
|
2018ko apirilean Berriari eskainitako elkarrizketan, Gregorio Muro Harrietek kontatu zuen gidoilari bezala argitaratuko duen komiki baten proiektua eskuartean duela: Alex Macho marrazkilariarekin elkarlanean ari da eta Ekaitz Agirre arduratuko da koloreaz. Filipinetan XIX. mendearen amaieran AEBen eta Espainiaren arteko gerra garaian garatzen da istorioa. Frantziar argitaletxe batekin argitaratzeko akordioa lortu ondoren autoreak lanean ari dira. Alex Machoren Facebook orrialdean ikus daitezke lehen emaitzak.
Muroren arabera Lotsa eta oroimina izango du izenburutzat. Zonanegativa webgunearen arabera, agian 2019an argitaratuko litzateke, eta Muro beste komiki batean ere lanean egongo litzateke, Ivan Gil marrazkilariarekin elkarlanean.
|
EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK
|
Martxoaren 1era bitarte aurkeztu ahal izango dira lanak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak eta COMIKDek (Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azoka) antolatutako lehiaketa honetara. ]
|
18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK
BILBOKO ITSAS MUSEOKO I.KOMIKI LEHIAKETA
|
6-18 urte bitarteko gazteek otsailaren 22a bitarte izango dute lanak aurkezteko aukera ]
|
|
DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izango dituzte lanak. Lan guztiak apirilaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira. ]
|
KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK