Emilio Ruiz
Emilio Ruiz Santanderren 1960 urtean jaiotako sortzailea da, Arte ederrak Valentzian ikasi ondoren argazkilaritza eta ikusentzunezkoen munduan lan egin duena, profesional eta artista moduan.
Euskaraz irakurri daiteke Emilio Ruizen gidoiaz Ana Miralles marraztutako Waluk komikia, Astiberrik 2017an argitaratua.
90. hamarkadan komikien gidoigintzari ekin zion eta Ana Miralles marrazkilararekin lankidedetzan El Brillo de una Mirada albuma argitaratu zuten, lan harreman emankorrari hasiera emanez; 1998 Diario de Avisos egunkariaren komiki saria irabazi zuten Juan Eslava Galán idazlearen En busca del unicornio liburuaren komiki egokitzapenarengatik.
2009an De mano en mano komikia sortu zuten (De Ponent), eta 2011ean Muraqqa ere, mogolen gortean artista den emakume baten istorioa.
2011ean sortu zuen Ana Miralles marrazkilariarekin Wáluk komikia eta izen bereko Hartz zuri horri buruzko lan hau Estatu Espainiar eta Frantziarrean, Brasilen eta EE.BBetan argitaratu zen.
Waluk sailaren bigarren liburukia gazteleraz 2017an argitaratu zuten, eta urte horretan argitaratu zen lehen atalaren euskarazko bertsioa: 2018an bigarren atala euskaraz argitaratu zen "Bidaia handia" izenburupean
Emilio Ruiz eta Ana Mirallesek 2019ko apirilean argitaratu zuten Waluk Sailaren hirugarren atala, eta aldiberean argitaratu zen euskaraz.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2019 04 APIRILA | Waluk 3: Txakur handiaren bidea | Astiberri | Emilio Ruiz | Ana Miralles | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2019, Waluk La ruta del Can Mayor Astiberri |
2018 ABENDUA | Waluk 2: Bidaia handia | Astiberri | Emilio Ruiz | Ana Miralles | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2017, Waluk La gran travesiaAstiberri |
2017 URRIA | Waluk | Astiberri | Emilio Ruiz | Ana Miralles | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2011, Waluk Astiberri |