Esther López Epelde
Esther López Epelde Altzon jaio eta Bartzelonan bizi den itzultzaile eta zuzentzailea da. Beste itzulpen lanen artean, 2019an argitaratu zen «Superpatata 1. Superpatataren jatorria» komikia itzuli zuen.
Hona bere burua deskribatzeko Linkedinen erabilitako hitzak :
Urteak daramatzat itzultzaile gisa lanean; zuzentzaile gisa, aldiz, gutxixeago. Dena den, bietan behar bezala aritzeko gai naiz. Testu zehatz eta ulergarriak sortzea da nire helburua, irakurleari lana arintzea. Gainera, erraz bezain bizkor moldatzen naiz idazki mota guztietara, gogotsu. Autodidaktatzat dut nire burua, baina lanbidean aurrera egiteko eta ezaupideak berritzeko ikasketa formalak ere egin ditut. Izan ere, beti nago ikasteko prest; are gehiago: ikasteko beharra daukat beti. Talde-lanean ere gustura aritzen naiz eta lankideekin harreman atsegin eta zintzoak sortzea ateratzen zait, berez.
Euskal Herriko Unibertsitatean, Madriden eta Bartzelonako Universitat Autònoma eta Pompeu Fabran egin zituen ikasketak.
Euskara, gaztelera eta katalana izaten dira bere lanerako ohiko hizkuntzak, eta berak egindako itzulpenen artean daude «Superbotereen liburu aparta» eta matematika arloko hezkuntza materiala; zuzenketa arloan, Börkur Sigurbjörnsson-en 999 Abroad liburuaren gaztelaniazko zuzenketa lana egin zuen.
Informazio gehiago About.me eta Linkedin webguneetan
EUSKARARA ITZULITAKO LANAK
Apirila bitarte Superpatataren abenturen 4 zenbaki merkaturatu dituzte eta beste 4 maiatza ekaina bitarte iritsi dira denda eta liburutegietara