Axpi
Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi" Hernanin 1980 urtean jaiotako marrazkilaria da. Soziologia lehenengo eta gero Arte Ederrak ikasi zituen EHUn. Hanbat komunikabidetan argitaratu ditu komikiak eta H28 aldizkari saretirikoan argitaratu ditu lanak.
Italian Ars In Fabula, Master in illustrazione per l'Editoria ilustrazio masterra burutu zuen.
2005 urtean Portugaleteko komiki lehiaketako euskarazko akzesita irabazi zuen.
Wikipediaren arabera, 2007tik aurrera ilustraziogintza, komikigintza, horma-irudigintza eta ume eta gazteekin tailerrak egitetik bizi da.
2008an Ibarrako Galtzakomik komiki lehiaketako bigarren saria irabazi zuen eta 2012an lehen saria. Urte berean Arrasateko komiki ez sexisten euskarazko lan onenaren saria jaso zuen.
Hainbat liburutan aritu da ilustratzaile gisa 2010 urtetik aurrera: Maddiren ametsak (Desclêe de Brower, 2010), Calle Blas (Eolas Ediciones, 2011), Manta Belaunetan (Ibaizabal, 2011), Mara eta izar saltzailea (Ibaizabal, 2012), Nahla(Ibaizabal), Izotz zuloa (Erein, 2013), Printzesa Pixontzia (Elkar, 2014), Lau lagun (Ibaizabal, 2014), Hartz Izozkijalea (Minis), Mozoloaren bidea (Dobera Euskara Elkartea, 2016) Betaurrekoak hozkailuan (Ibaizabal, 2016)
Gidoilari bezala, Paula Estévez Del Diego marrazkilariarekin 2017 urteko Etxepare saria irabazi zuen Arraroa albumarekin. Etxepare Saria Sakanako Mankomunitatearen eta Nafarroako beste 20 erakundeen Euskara Zerbitzuek elkarlanean antolatzen dute eta haurrentzako euskarazko albumak sortzea helburu du.
Horma-irudi ugari egin ditu, Hernanin, Donostialdean eta Tolosaldean bereziki. 2018 urtean Hernaniko Pilotalekuan egindako muralaren sortze prozesuaren bideoa egin zuen.
Hainbat erakusketetan hartu du parte Ilustratzailearen Txokoan Aieteko Kultur Etxean, 2016 urtean Arian- Arian- izenekoan Hernanin...
KOMIKIGINTZA
2008tik aurrera Hernaniko Kronikan argitaratu zituen lehen zintak, eta ondoren Berria, Irrien lagunak eta Gara egunkariaren Gaur8 gehigarrian kaleratu ditu bere komikiak, baita Xabiroi aldizkarian ere.
H28 saretirikoan parte hartu zuen.
2016ean Jakoba Errekondoren "Altza porru" liburuan parte hartu zuen beste marrazkilari hauekin batera: Antton Olariaga, Asisko, Mattin, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Zaldieroa.
Umore grafikoa eta komikigintza gai modura hartuta tailerrak burutzen ditu ume eta gazteekin.
2016an,"Tirabirak/Tiras que aflojan"izeneko proiekturako jaso ziren bere hitzak eta komikiak, beste hainbat marrazkilariekin batera euskal gatazka prentsako binetagileen ikuspegitik nola jorratu zen islatzeko asmoz. Urte horretan ere "Superwomen. Ohiko ikuspuntuari begirada berria" Tabakaleran egin zen jardunaldietan parte hartu zuen.
2017 urtean Axpi eta Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariek Bruselako Fête de la BD komiki jaialdian parte hartu zuten Etxepare Institutuaaren eskutik eta haurrentzako tailerrak eskaini zituzten.
2018an ere Euskal komikiaren ibilaldia ekimenean hartu zuen parte, Mikel Begoña komikiaren historian aditua, Unai Iturriaga, bertsolari zein marrazkilaria, eta eta Mikel Antero marrazkilariarekin.
2019an Tupust! antologian argitaratu zuen komiki bat. Gaztezulo aldizkarian komikiak argitaratu ditu ere.
Axpiren lana https://www.ainaraxpi.blogspot.com blogean ikus daiteke, baita Facebook-en ere
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO ANTOLOGIETAN PARTE HARTZEA
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2019 03 MARTXOA | Tupust! 1. | Txalaparta | Tupust! Kolektiboa | Tupust! Kolektiboa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2019ko Martxoa | |
2016 04 APIRILA | Altza porru | Komunikazio Biziagoa / Argia | Obrarena Jakoba Errekondo Komiki bakoitzarena: Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa | Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Zaldieroa | Euskaraz jatorrizkoa | 2016 04 APIRILA | |
2016 12 ABENDUA | H28 urdekaria Urtekari Paperitikoa | Adur Larrea, Aiert, Ainara Azpiazu Axpi, Aitor Egia, Aranagoiri, Aritz, Aritz Irigoien, Asisko, Beñat Etxaburu, Dani Fano, Edu Lartzanguren, Enekus Mus, Enok Sudupe, Eñaut Aiartzaguena, Exprai, Hasi,Hartzmarka, Iban Izagirre, Idoia Torregarai, Iren, Jojo Arratzukima,Jokin, Joseba Larratxe Josevisky, Laure Gomez, Marko, Mikel Orbegozo, Mr, Ñ, Ñk, Ogaxo, Patxi Gallego, Sustrai Errolan, Tomax, Tz, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Xanmari, Zaldieroa, @Zital | Adur Larrea, Aiert, Ainara Azpiazu Axpi, Aitor Egia, Aranagoiri, Aritz, Aritz Irigoien, Asisko, Beñat Etxaburu, Dani Fano, Edu Lartzanguren, Enekus Mus, Enok Sudupe, Eñaut Aiartzaguena, Exprai, Hasi,Hartzmarka, Iban Izagirre, Idoia Torregarai, Iren, Jojo Arratzukima,Jokin, Josevisky, Laure Gomez, Marko, Mikel Orbegozo, Mr, Ñ, Ñk, Ogaxo, Patxi Gallego, Sustrai Errolan, Tomax, Tz, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Xanmari, Zaldieroa, @Zital | Euskaraz Jatorrizkoa | 2016 12 ABENDUA |