Aritz Trueba

komikipediatik
85.84.158.69 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Aritz Trueba Aguirrebeña 1980 urtean Donostia jaiotako marrazkilari, diseinatzaile eta animatzailea da. EHUko Arte Ederretan lizentziatu zen eta Sirimirifilms-en animaz...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:08, 7 urria 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Aritz Trueba Aguirrebeña 1980 urtean Donostia jaiotako marrazkilari, diseinatzaile eta animatzailea da.

EHUko Arte Ederretan lizentziatu zen eta Sirimirifilms-en animazio eskolak jaso zituen.

https://www.usandizaga.com/design/aritz-trueba-marrazkilariari-elkarrizketa-buyan-komiki-historiko-fantastikoa/ Usandizaga ikastetxeko webgunean elkarrizketa sakona egin zioten bere ibilbideari buruz.

Telebistarako marrazki bizidunen sorkuntzan lan egin zuen. Ondoren animazio teknikak enpresa bioteknologiko baten zerbitzu eta produktuak islatzeko lanak egin zituen.

Ikastolen Elkartean lana egin zuen hezkuntza-materialak sortzen.

Koldo Mitxelena eta Mari Karmen Alzueta komiki lehiaketen sariak jaso zituen, nahiz eta Usandizagakoekin egindako elkarrizketan adierazten duen bere burua komikigile baino ilustratzaile bezala ikusten duela.

Komiki kolektiboa egiten" saioetan hartu zuen parte.

Koldo Almandozen Oreina pelikularen bitakora koadernoa egin zuen.

https://eu.goteo.org/project/comic-plastic-family?fbclid=IwAR3uRs_YhfHDVrD44O4L5NZ_mjDA_UtayTPwvhNzxUEi2k_wyp6ohhIjCG8 Panthalasa elkartearekin “Plastic family” komikia lantzen ari da eta Crowfunding kanpaina bat antolatu dute proiektua finantziatzeko.

KOMIKI PROIEKTUAK TALDEAN GARATZEN: BUYAN

2012 urtean Etxeberria anaiak Ikastolen elkarterako lanean ari zirela Aritz Trueba marrazkilariarekin hasi ziren harremanetan Zootropo ipuin animatuen proiekturako.

Hitzen Uberan atariari eskainitako elkarrizketan, Xabier Etxeberriak horela kontatzen du nola sortu zen elkarlanaren hazia: “Ikastolen Elkartean lan egiten nuenean hango marrazkilari batek, Aritz Truebak, nire liburu bat irakurri zuen eta galdetu zidan ez ote neukan istorio bat komikian marrazteko modukoa. Martinek eta biok bagenuen istorio bat buruan eta gidoira pasa genuen, komikira lehenbiziko aldiz, eta hor hasi ginen hirurok lanean."

Aritz Truebak Usandizaga ikastetxeak ilustratzaile ezberdinei egindako elkarrizketa sailean proiektuaren eta lantaldearen bilakaera nolakoa izan zen kontatu zuen:

“Beraiek bazuten ideia bat, mitologia, gertakari historikoak eta abenturak nahasten zituen argumentu bat, eta horri heldu genion. Animazio bat egitea zen hasieran asmoa, baina gerora, istorioak zeukan luzera eta ezaugarriak kontutan hartuta, beharbada komiki formatuan egitea egokiagoa zela ikusi genuen. Ikastolen elkarteko lankide dudan eta Sirimiri Films eskolan nire irakasle izandako Jon Mikel Udakiolaren esperientzia eta ekarpena ere erabakiorra izan zen komikiaren alde egiteko apustu horretan."..." 

Jakin aldizkariak ere eman zuen komiki proiektu honen berri:"Udakiola komikigintzan eta ilustrazioan ibilbide luzeko sortzailea dugu, eta berori integratu zuten taldean, aholkulari moduan, gidoitik eszenetarako bidea gidatzeko asmoarekin."

Ondoren Josu Igoa informatikari Beratarra eta ikastolen elkarteko lankidea sartu zuten taldean, proiektuak teknologi berrien arloan ere dimentsio sendoa eduki zezan. Josevisky komikigilearekin multimedia proiektuetan elkarlanean aritutakoa da Igoa.

Horrela Bortz taldea sortu zuten eta Buyan komikian sortzekoprozesuan buru belarri murgildu ziren. Facebook-ean proiektuaren bilakaera erakutsi duteeta webgune eleanitza badu proiektuak.

Jakin aldizkariaren arabera "Narrazioaren abiadura biñetetan sartzean eztabaida luzeak izan dituzte, biñeten kopuruak, beraien aniztasuna, perspektiba edo adierazpenen ingurukoak. Taldeko eztabaidak izaten dira guztiak, ekarpen guztiek dute zeresana beraz komikien sortze prozesuan, nahiz eta bakoitzak gero bere arloari ekin. Udakiolaren etxeko sotoa izan dute lantoki; bertako paretetan biñetak itsatsi eta paperaren gainean aldaketak eginez hasi ziren. Taldean IKTetan aditua den Josu Igoa kidea izanik, lanerako aplikazio bat sortu eta berorren gainean egiten dituzte ekarpen eta aldaketak"

BUYAN KOMIKIAREN SINOPSIA

Buyan komikia horrela deskribatu dute "XIII mendeko errusiar printzerri batean kokatzen da komikia. Bertan Nenetsiako tundratik hildako bere maitea berreskuratu nahian Buyan uharte mitikora iritsi nahi duen Maansi gaztearen gorabeherak ezagutuko ditugu, datu historikoak eta mitologia eslabiarra nahasten dituen istorio original honetan"

Jakin aldizkariaren arabera, 2016 urtean “bost albumetan argitaratzeko asmoa dute eta gaur-gaurkoz bukatzear dute aurreneko komiki albuma.”

Asmoak horiek omen ziren, baina argitaletxea aurkitzeko bidea luze joan zen.

Aritz Trueba marrazkilariak eta Buyan komikia sustatzen duen ekipoak "BUYAN – Sadkoren itzala” proiektua komiki batean gauzatzeko diru laguntza jasoko dute 2019an komikia argitaratzeko.


KOMIKI AZOKAK: KOMIKIAK FRANTSESEZ ETA INGELESEZ ARGITARATZEKO AUKERAK

2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak Buyan eta beste proiektu batzuk eskuartean zituztela: Poloniako Lodz hiriko Komiki Jaialdian egon ziren eta Angoulemeko komiki azokan editore bila aritu ziren ere. Buyan komikiarekiko interesa agertu zuen frantziako Aquileos argitaletxearekin Etxeberria anaiek Julia Cejas Murtziako marrazkilariarekin osatutako Margot komikia argitaratzeko aukeraz mintzatu ziren.

Xabier Etxeberriak Hitzen Uberan atarian horrela kontatu zuen argitaletxea aurkitzeko ibilbidea:

“Saiatu ginen hemengo argitaletxeetan mugitzen, eta ezezkoak jaso genituen. Orduan Angulemako jaialdira joan ginen, proiektua frantsesera itzuli genuen Martinek eta biok, hara bidali eta elkarrizketa batzuk lortu genituen argitaletxe batzuekin. Argitaletxe frantses batek baiezkoa eman zigun. Gero, probatzeagatik, ingelesera pasa genuen. Estatu Batuetako argitaletxe batek ere baiezkoa eman zigun, eskubide guztiak erosi eta gero frantsesezkoari salduko dizkio...

BUYAN EUSKARAZ: PROIEKTU AUKERATUA EUSKO JAURLARITZAK ANTOLATUTAKO KOMIKIAK ARGITARATZEKO LEHIAKETAN

Aritz Trueba marrazkilariak eta Buyan komikia sustatzen duen ekipoak "BUYAN – Sadkoren itzala” proiektua komiki batean gauzatzeko diru laguntza jasoko dute 2019an komikia argitaratzeko.

KOMIKIGINTZAN BETE BETEAN

Xabier Etxeberriak Hitzen Uberan atarian horrela kontatu zuen argitaletxea aurkitzeko ibilbidea:

“Niri komikia beti gustatu izan zait, baina gidoien munduan bat-batean sartu ginen. Orain dagoeneko beste proiektu bat daukagu bideratua Estatu Batuetako beste argitaletxe batekin, eta beste hiru gidoi ere martxan ditugu. Orain gehiago ari gara gidoiak idazten, batez ere komikientzat, literatura baino. Aurten suertatu da Martinek poesia eta nik nobela publikatzea, baina komikigintzan gabiltza gehiago.”

2019 BUYAN KOMIKIA EUSKARAZ, INGELESEZ ETA FRANTSESEZ ARGITARATU DA

Euskaraz Turco Comics-en eskutik, Estatu Batuetan Insight cómics eta frantzian Aquileos argitaletxearen bidez merkaturatuko da Buyan komikia.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2019 10 URRIA
2019 buyan.jpg
Buyan: Heriotzaren Uhartea Turco Comics Martin Etxeberria Garro Xabier Etxeberria Garro Aritz Trueba Euskaraz Jatorrizkoa 2019, Buyan: Heriotzaren Uhartea, Turco Comics


https://aritztrueba.com

https://www.facebook.com/aritz.trueba