Mark Bellido
Mark Bellido 1975 urtean Sevillan jaiotako idazle eta komiki gidoilari baten ezizena da. Bruselan bizi da.
Astiberrik eskainitako biografiaren arabera "Arte Ederrak ikasi zituen eta interesa du erizaintzan, psikologian, ozeanografian eta diseinu industrialean. Horrez gain, segurtasuna eta ikerketak kudeatzeko unibertsitate master bat egin zuen. Batzuen iritziz, gerrako fotokazetaria da; Espainiako agintarientzat, militante politikoa, baina, izatez, bere egia kontatzeko irudia eta hitza baliatzen dituen gezur kontalaria da."
Zerbaitetaz idazteko lehenik bizi behar dela aldarrikatu eta praktikan jartzen du.
1998 urtean "Venus vestida de azul" ) eleberria idatzi zuen
2015an "El mesías" komikia argitaratu zuen, bere gidoiaz eta Wauter Mannaert-en marrazkiekin (Blloan argitaletxea, frantsesez 2017an argitaratua (Vide Cocagne argitaletxea ).
Lau urtez, ETAren mehatxupean zeuden euskal politikariak zaindu zituen, eta experientzia horretan oinarrituta "Salto" komikiaren gidoia idatzi zuen, Judith Vanistendael belgikarraren irudiekin. Astiberrik argitaratu zuen gazteleraz eta euskaraz 2019 urtean.