Susanna Martín

komikipediatik
82.130.172.213 (eztabaida) (EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK)(r)en berrikusketa, ordua: 17:26, 14 azaroa 2019
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Katalunian jaio eta Bilbon bizi da Susanna Martín ilustratzaile eta komikilaria.

Historian lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean eta Ilustrazio eta Pintura ikasketak egin zituen Bartzelonako La Llotja Arte Eskolan.

Publizitatean, prentsa, zinema eta arkitektura alorretan egin zuen lan.

2002 eta 2008an Bartzelonako Lambda komiki saria jaso zuen.

Bere lehen komiki liburua 2010 urtean sortu zuen, Isabel Franc-en gidoia zuen “Alicia en un mundo real” izenekoa (Norma Editorial). Ordudanik, Jennifer Quiles Lesbianas Visibles saria jaso zuen 2011ean, katalanez eta grekeraz argitaratu dute komikia eta Aliciadas komiki zinta hainbat aldizkaritan argitaratu da:  Dones (Associació de Dones Periodistes de Catalunya), MiraLes.es ...

2010etik aurrera haurrentzako Tretzevents aldizkarian hilabetero "La Martina, la por i el gat Faluga" komiki istorioa argitaratu du. Haurrentzako beste komiki lanak egin izan ditu ere "Com et dius? Em dic..." komiki saila adibidez (Publicacions de l'Abadia de Montserrat).

"1, 2, 3, 4... Historietas diversas. Guía afectivo/sexual y de identidades para adolescentes" (Bellaterra, 2011)lanean ere parte hartu zuen.

Argentinako Página 12 aldizkarirako Flavia Companyrekin batera "¡No somos hermanas!" komiki saila argitaratu zuen.

2011ean "Yes we camp!Trazos para una (r)evolucion" , lan kolektiboan hartu zuen parte, 15M mugimendua gaitzat hartuta (Dibuks Argitaletxea)

Norma Editorialak enkargua egin zion "Sonrisas de Bombay" Jaume Sanllorenteren nobela komikiratzeko, eta 2012an argitaratu zuten.

2014ean berriz ere Isabel Franc-ekin elkarlanean Senegalen kokatutako "Sansamba" komikia argitaratu zuen (Norma Editorial)

"Enjambre" emakumezko komikilarien lanak biltzen zituen aldizkaria koordinatu zuen; 2014ko martxoan argitaratu zen bilduma hau.

Colectivo de Autoras de Cómic emakume komikigileen elkarteko kide da.

Espainiako Gobernuak abortoaren legea aldatu nahi izan zuenean "Wombastic" ekimenean parte hartu zuen.

June Fernandez bilbotarraren "Ingobernables"liburuko ilustrazioak egin zituen eta 2016ean gazte literatura alorreko Lur Gallastegiren "Uda bat Senegalen" ipuina ilustratu zuen.

Gobernuz kanpoko hainbat erakundeentzako ilustrazio lanak eta kartelak egin izan ditu, baita instituzioetarako.

Hainbat aldizkarietan argitaratu ditu bere lanak: Diagonal, Pikara Magazine, Balanzín, Capçalera, Tretzevents, La Madeja, Tentacles, Página 12, El País...

Hauen artean bat aipatu edo nabarmentzearren, Pikara Magazinen "Atzo atzo atzo" komiki istorioa argitaratu zuen.

Batetik hitzaldiak eta tailerrak eman izan ditu, eta bestetik komiki pertsonalizatuen eskaintza egiten du.

komiki soziala jorratzen du, eta euskaraz irakurri daitezken Susanna Martinen lanek gizarte mugimenduen enkarguetan izan dute jatorri.2017an "Tipi Tapa" komikia argitaratu zuen Desazkunde eta Bizitza ona Sarearen eskutik. "Gaza Amal: Gazako zerrendan emakume ausarten istoriotxoak." argitaratu zuen ere, eta 2019an "Opil eta Muxilen komikiak"

2018ko Xabiroi aldizkariko 47. Alean 5 orriko Zeharkaldi bat 36 zentaboren truke komikia argitaratu zuen Susanna Martinek

Eusko Jaurlaritzak 2019 urtean komiki-marrazkigileentzako antolatutako diru-laguntza programaren barruan, Susanna Martinek irabazi zuen 4 sarietako bat: Miguel Angel Giner Bou-ren gidoiaz "Ofensiva final" komikian ari dira lanean. Dolmen argitaletxeak aterako du gaztelaniaz eta agian euskaraz: Erdialdeko Amerikan emakumeei buruzko dokumentala egiten ari den Iratxeren ibilerak kontatuko dituzte.

2019ko azaroan "Residencia de Estudiantes" komikia argitaratu zuen, Federico García Lorcaren bizitza gaitzat hartuta.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2017 06 EKAINA [[Fitxategi:2017 tipitapa.JPG|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Tipi_Tapa Tipi Tapa Desazkunde eta Bizitza ona Sarea Susanna Martín Susanna Martín Edizio elebiduna ? 2017 06 EKAINA
[2016] 11 AZAROA
2016 gaz amal.jpg
Gaza Amal: Gazako zerrendan emakume ausarten istoriotxoak UNRWA Euskadi Susanna Martín eta UNRWA Euskadi Susanna Martín Edizio elebiduna ? 2016 11 AZAROA
GUZTIRA : 2 KOMIKI EUSKARAZ