Durangoko Azoka

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

54. Durangoko Azokaren 54. edizioa 2019ko abenduaren 5etik 8ra ospatuko da. Ordutegia: 10:30-20:00

Durangoko Azokan komikigintzak geroz eta presentzia handiagoa du. Aurkezpen eta sinadura txanden zerrenda osatu dugu Komikipedian.


KOMIKIGINTZA DURANGOKO AZOKAKO EGITARAUEAN: AURKEZPENAK

ABENDUAK 6 OSTIRALA

  • 12:30 Harkaitz Cano eta Adur Larrea. Antzara Eguna (Txalaparta). Ahotsenea Solasaldiak
  • 16:30 Iñaki Holgado eta Harkaitz Cano. Amets Alokatuak (Ikastolen Elkartea). Ahotsenea Solasaldiak
  • 19:00 1620: Nafarroa beheregaina. Asisko Urmeneta, Angel Rekalde (Nabarralde Fundazioa) Areto nagusia

ABENDUAK 7 LARUNBATA

  • 12:30 Kultura lana da. Profesionalizazioa hizpide: Maite Mutuberria. Ilustratzailea, Danele Sarriugarte, Jurgi Ekiza. Musika Eskola
  • 14:00 Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga. Landareak lantzen 2020. (Argia).Ahotsenea Solasaldiak
  • 17:00 Belardo, ba al zatoz? Komiki tailerra Iñaki Martiarena “Mattin” marrazkilariaren eskutik. 7-10 urte arteko gaztetxoak. Saguganbara
  • 17:00 Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe. Joana Maiz (Harriet). Ahotsenea Solasaldiak
  • 17:30 Euskadi Sariak euskal literaturaren kanonetik at? Irati Elorrieta, Asisko Urmeneta, Patxi Zubizarreta, Isabel Etxeberria, . Areto nagusia
  • 18:00 Aritz Trueba, Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberria. Buyan (Turko Comics) Ahotsenea Solasaldiak

ABENDUAK 7 LARUNBATA

Komikigintzarekin harremana duen ekintzarik ez dago igandean

KOMIKIGINTZA DURANGOKO AZOKAKO EGITARAUEAN: AURKEZPENAK ETA SINATZE TXANDAK

Zerrenda osatzen hasi gara, pazientzia.... ZEIN STAND-ETAN TOPATU DAITEZKE KOMIKIAK? Zerrenda osatzen hasi gara, pazientzia.... Kontuan hartzea pasa zaigun Stand-en bat falta bada, jakinarazi eiguzue eta zerrenda eguneratuko dugu:

IKASELKAR: Goienkale 100-4. Buyan, Zintzilariak


Durangoko Azokan komikigintzak badu bere lekua bat  beste kultur adierazpide batzuren artean, eta [nobedadeen zerrendan https://durangokoazoka.eus/images/54DA/NOBEDADEEN_ZerrendaB.pdf]  “Komikiak eta eleberri grafikoak” kategoria agertzen da (erreferentzia bezela, beste sailkatze batzuk  “Haur eta gazte Literatura”, Poesía eta bertsoa”, “Narratiba”, “Biografiak eta saiakera”, “Artea, zinea eta argazkigintza”… dira) . Sailkatze honetan komikigintza egoteak atzerabueltarik izan behar ez zukeen aurrerapausu handia da. Nobedade bezala badirudi irailetik argitaratutakoak hartu direla kontutan (aurtengo uztako Tupust! Waluk edo Hondamuinean ez daude adibidez) eta badirudi kasuren batean liburu ilustratua eta eleberri grafikoa kontzeptuak nahasten direla. Baina ezbairik gabe, Durangoko Azokak komikiari garrantzia ematen diola nabarmena da.