'''KOMIKI LEHIAKETEN ATALA'''

komikipediatik
62.99.96.123 (eztabaida) (ORAINDIK AURTEN DEIALDIA EGIN EZ DUTENAK)(r)en berrikusketa, ordua: 15:46, 21 abendua 2019
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK

2019 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK

Une honetan ez dugu informaziorik

ORAINDIK AURTEN DEIALDIA EGIN EZ DUTENAK

  • Une honetan ez dago mota honetako deialdiei buruzko informaziorik.

LANAK AURKEZTEKO EPEA ITXITA DUTEN LEHIAKETAK

KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA

Komikiak 17.jpg
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko

2019 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko azken eguna 2019ko apirilak 8 izan zen. OINARRIAK

15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi zen oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.

Hauek izan ziren proiektu irabazleak:

  • Alex Machok jaso zuen laguntza Harriet gidoilariarekin "Lotsa eta oroimina" komikia sortzeko. Harriet etxeak argitaratu zuen eta Getxoko Komiki Azokan aurkeztu zen.
  • Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin" marrazkilariak "Belardo, ba al zatoz? komikia sortu zuen eta Berriak 2019an argitaratu zuen eta Durangoko Azokan aurkeztu zen.
  • Iñaki Martinez Hernandez "Iñaket" marrazkilariak "Helize" proiekturako jaso zuen diru laguntza.
  • Higinia Garay Zaratek "La palabra que empieza por A" komiki proiekturako jaso zuen diru laguntza.


2019 GALTZAKOMIK.jpg
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, 12. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du.Hiru adin tartetan baiatzen dira mailak: 12 urtetik behera, 13-16 urte eta 17 urtetik gora. Oinarriak eskuragarri daude jada LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: azaroaren 25ra arte
2019 chrash.jpg
Atiza elkarteak Crash Cómic Komiki Lehiaketa antolatu du. Parte hartu ahal izango dute Araban ikasten duten edo bizi diren pertsonek. Lehiaketan onartuko dira gehienez hiru komiki egile bakoitzeko, originalak eta aurretiaz argitaratu gabeak. Lehiaketa bi modalitatetan banatzen da, adin irizpideak kontuan hartuta:

A Modalitatea: 12 eta 17 urte arteko pertsonentzat B Modalitatea: 18 eta 35 urte arteko pertsonentzat

OINARRIAK

LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: Azaroaren 1ean amaitu zen


18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK

11. ELKAR
ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA
2019 ELKAR ILUSTRAZIO.jpg
DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izan dituzte lanak. Apirilaren 12an amaitu zen lanak aurkezteko epea. Komikia ala bineta atalean, Emakumeek historian zehar kulturan izan duten garrantzian oinarritutako komiki ala bineta sortu behar zuten partaideek. Yurena Hazas Barrocalek irabazi zuen lehen saria.


PORTUGALETEKO
URI URENA
KOMIKI LEHIAKETA
Portugalete komikiak 2019.jpg
Otsailak 5 izan zen lanak aurkezteko azken eguna
BILBOKO ITSAS MUSEOKO
I.KOMIKI LEHIAKETA
Itsas museoa komiki lehiaketa.jpg
otsailak 22. izan zen lanak aurkezteko azken eguna bitarte. Lehiaketak, 3 kategoria izango ditu: lehena, 6-12 urte bitarteko umeentzat, bigarrena, 12-18 urte bitarteko gazteentzat eta azkena 18 urte baino gehiagoko helduentzat. izango dute lanak aurkezteko aukera.


KOMIKIA ETA ITSASOA
Komikia-eta-Itsasoa-lehiaketa.jpg
Martxoak 1 izan zen lanak aurkezteko azken eguna lanak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak eta COMIKDek (Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azoka) antolatutako lehiaketa honetara.
SORKUNTZARAKO MUGAZ GAINDIKO LAGUNTZAK 2019
AYUDAS -TRANSFRONT 2019 -800X533 NOLOGO-1.jpg
Martxoak 4 izan zen lanak aurkezteko azken eguna

Diru laguntzaren helburua sorkuntza-lan baten ekoizpena diruz laguntzea da:ikusizko arteetan, ikus-entzunezkoetan, musikan, arte eszenikoetan, literaturan, diseinuan, komikian edo sorkuntzako beste edozein diziplinatan.

Laguntza hauen onuradunak Gipuzkoako, Nafarroako edo Euskal Hirigune Elkargoko (Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Zuberoan) lurraldetan beren jarduera jorratzen duten pertsona fisiko banakoak eta pertsona fisikoen taldeak izango dira edota beraien proiektua lurralde honekiko lotura zuzena dutenak, adin mugarik gabe.


2019ko otsailean amaitu zen epea lanak aurkezteko [http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/euskaraz-hezi/sekzioak/koldo-mitxelena-literatura-lehiaketa/lang/eu
Koldo Mitxelena Sariketan]: Donostiako eskola arteko literatur lehiaketa da eta euskararen erabilera eta literatur sormena sustatzea du helburu bost modalitatetan: komikia, olerkia, ipuina, bertsoa etamikroipuina. Donostiako ikastetxeetan ikasten duten 8 urtetik 18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete