2020
82.130.174.5 (eztabaida) (→2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK)(r)en berrikusketa, ordua: 09:22, 21 urtarrila 2020
Edukiak
2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
Elkarrek Zaldi Eroaren "De Rerum Natura 8" argitataratuko du. 2017eko abuztutik aurrera Berria Egunkarian argitaratutako zintak jasoko dira bertan. Otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran iritsiko da liburudendetara. |
Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik Zero Calcareren Kobane Calling komikia euskaraz iritsiko da zaleen eskuetara. |
2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43. zenbakian Asisko Urmenetak (gidoia) eta Joseba Larratxek (irudiak) "Basolatik berri onik ez" sailari hasiera eman zioten. 2020an argitaratuko dira azken bi kapituluak eta albuma udazkenean kaleratuko da. |
2019ko Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian "Sasi artean Elgeta" komikia argitaratzen hasi zen atalka. Ikastolen Elkartea eta Trikitixa Elkartearen artekolankidetzaren emaitza da, Jazinto Rivas "Elgeta" trikitilariaren bizitza du ardatz, Koldo Izagirreren gidoiaz, Dani Fanoren marrazkiekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin. 2021 urtean argitaratuko da album moduan. Goienn erreportaia eta bideoa egin zuten Dani Fano autorearekin |
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua |
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskarar itzuli eta Durangoko Azokarako argitaratu nahiko luketela. |
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi dira: 2019ko apirilean Castafioreren bitxiak albuma merkaturatu dute, eta beste bi album ere euskarara ekartzeko aukera dagoela dirudi: Ilargira bidean eta Ilargian oinez. Igor Leturiak eman du guzti honen berri |
KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK
- DONOSTIA: 2020ko ekaina bitarte Igor Leturiak Intxaurrondoko Kulturetxean dinamizatzen dituen saioak . Urtarrilaren 14an Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren Joana Maiz, Martxoaren 10ean Mikel Santos Belatzen Gerezi garaia eta Maiatzaren 12an Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria eta Aritz Truebaren Buyan - Heriotzaren uhartea.
EUSKO JAURLARITZAREN 2018 URTEKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019ran argitaratu edo 2020rako ESPERO DIREN KOMIKIAK
Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi du
Hauek dira 2019 urtean lehiaketako diru laguntzak irabazi dituzten autoreak:
2018an diru laguntzak jaso zituzten proiektuen egoera:
|
EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK
2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK
PORTUGALETEKO URI URENA XXXIV. KOMIKI LEHIAKETA |
Bi Kategoria
3 sari+ Akzesita euskarazko egile onenari +Akzesita Portugaleteko egile onenari +Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari
Sari bakarra+ Akzesita, 18 urtetik beherako onenari. Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/03/27 OINARRIAK |