2020

komikipediatik
82.130.186.20 (eztabaida) (EUSKO JAURLARITZAREN 2018 eta 2019 URTETAKOKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK 2019ran argitaratu direnak edo 2020rako espero diren komikiak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:44, 6 otsaila 2020
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

Zaldieroa rerum.jpg
Elkarrek Zaldi Eroaren "De Rerum Natura 8" argitataratuko du. 2017eko abuztutik aurrera Berria Egunkarian argitaratutako zintak jasoko dira bertan. Otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran iritsiko da liburudendetara.
Zero.JPG
Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik Zero Calcareren Kobane Calling komikia euskaraz iritsiko da zaleen eskuetara 2020ko lehen erdialdean.
Basolatik.jpg
2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43. zenbakian Asisko Urmenetak (gidoia) eta Joseba Larratxek (irudiak) "Basolatik berri onik ez" sailari hasiera eman zioten. 2020an argitaratuko dira azken bi kapituluak eta albuma udazkenean kaleratuko da.
Suberviola.jpg
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua


Tierra tragame logo.jpg
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskarar itzuli eta Durangoko Azokarako argitaratu nahiko luketela.
TinTin-1.jpg
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi dira: 2019ko apirilean Castafioreren bitxiak albuma merkaturatu dute, eta beste bi album ere euskarara ekartzeko aukera dagoela dirudi: Ilargira bidean eta Ilargian oinez. Igor Leturiak eman du guzti honen berri


Sasi artean logo.jpg
2019ko Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian "Sasi artean Elgeta" komikia argitaratzen hasi zen atalka. Ikastolen Elkartea eta Trikitixa Elkartearen artekolankidetzaren emaitza da, Jazinto Rivas "Elgeta" trikitilariaren bizitza du ardatz, Koldo Izagirreren gidoiaz, Dani Fanoren marrazkiekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin. 2021 urtean argitaratuko da album moduan. Goienan erreportaia eta bideoa egin zuten Dani Fano autorearekin

EUSKO JAURLARITZAREN 2018 eta 2019 URTETAKOKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019ran argitaratu direnak edo 2020rako espero diren komikiak

Komikiak 17.jpg
Hauek dira 2019 urtean lehiaketako diru laguntzak irabazi dituzten autoreak:
  • Alex Machok jaso zuen laguntza Harriet gidoilariarekin "Lotsa eta oroimina" komikia sortzeko. Harriet etxeak argitaratu zuen eta Getxoko Komiki Azokan aurkeztu zen.
  • Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin" marrazkilariak "Belardo, ba al zatoz? komikia sortu zuen: Berriak 2019an argitaratu zuen eta Durangoko Azokan aurkeztu zen.
  • Higinia Garay Zaratek "La palabra que empieza por A" komiki proiekturako jaso zuen diru laguntza.

Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi duhau da diru laguntzak jaso zituzten proiektuen egoera:

  • Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larreak marrazkilariak elkarlanean Antzar eguna komikia sortu dute: 1984an GAL-ek hildako Santi Brouard-en azken uneak komikiratuko dituzte. 2019ko abenduan Txalapartak argitaratu du, eta katalanez eta galegoz argitaratzea ere aurreikusten zen.
  • Susanna Martín Bilbotarrak eta Miguel Angel Giner Bou-k Ofensiva final komikian ari dira lanean. Dolmen argitaletxeak aterako du gaztelaniaz eta agian euskaraz: Erdialdeko Amerikan emakumeei buruzko dokumentala egiten ari den Iratxeren ibilerak kontatuko dituzte.
  • Victor Santos-ek sortuko duen komikia Akira Kurosawa zinegilearen bizitza izango du hizpide: Norma argitaletxearen eskutik iritsiko da gaztelaniazko bertsioa, eta baliteke euskaraz ere argitaratzea.


KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020

* 2020ko urtarrilean Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak liburu ilustratuak eta komikiak  sortzeko diru laguntzen deialdia onartu du, baina proiektuak aurkezteko epea oraindik ez da zabaldu. (Kontsultatu 2019ko araudia aurreikuspenak egin ahal izateko)

EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK

  • 2020ean lehen aldiz Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu dira Antsoainen; aurten udaberrian ospatuko da Donostiako Komiki eta Manga Jaialdia, eta 2019an antolatu zen Ziburuko liburu azoka ere sasoi honetan egin zen: Udazkenean ospatu ohi dira Nafarroako Komiki Azoka, Getxoko Komiki Azoka, Amorebieta-Etxanoko Mangamore Jardunaldiak... eta Durangoko Azokan ere komikigintzak izaten du bere presentzia.


2020 Antsoain komiki logo.jpg
Otsailaren 12tik 21era Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko lehendabiziko Jardunaldiakantolatu dira. Zaldieroa eta Myrian Camerosen erakusketak ikusi ahal izango dira, eta hizlarien artean Cesar Oroz, Txema Estevan, Azagra, Encarna Revuelta, Rosa Codina... eta Andaluzia, Aragoi eta Catalunyako marrazkilari eta gidoilariek hartuko dute parte


2020 comikd logo.jpg
Apirilaren 3, 4 eta 5ean ospatuko da COMIKD Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Jaialdia

JADA BURUTU DIRENAK

Logo Angouleme.jpg
Urtarrilean Angulemako Komiki Jaialdian euskal egileen presentzia nabarmena izan da, komikiak aurkezten, sinatzen eta proiektu berrietarako kontaktuak egiten. Mikel Begoñak komikeri blogerako kronika idatzi du.

KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK


EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK

2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK

KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020

* 2020ko urtarrilean Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak liburu ilustratuak eta komikiak  sortzeko diru laguntzen deialdia onartu du, baina proiektuak aurkezteko epea oraindik ez da zabaldu. (Kontsultatu 2019ko araudia aurreikuspenak egin ahal izateko)
PORTUGALETEKO
URI URENA
XXXIV. KOMIKI LEHIAKETA
2020 portugalete komiki lehiaketa.jpg
Bi Kategoria
  • Komiki Kategoria

3 sari+ Akzesita euskarazko egile onenari +Akzesita Portugaleteko egile onenari +Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari

  • Komiki Banda Kategoria

Sari bakarra+ Akzesita, 18 urtetik beherako onenari.

Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/03/27 OINARRIAK


18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK

12. ELKAR
ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA
2020 ELKAR ILUSTRAZIO.jpg
Adinaren arabera 3 modalitatetan aurkez daitezke lanak (ilustrazioa, ipuina, komikia edo bineta). Komikia edo binetaren kasuan DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izango dituzte lanak. Lan guztiak apirilaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira. Ipuin klasiko bat komiki ala bineta bihurtu beharko dute.

Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da.

Parte hartzaile bakoitzak komiki edo bineta bakar bat aurkeztu ahal izango du.

OINARRIAK.

TOKIAN TOKIKO LEHIAKETAK

DONOSTIAKO
KOLDO MITXELENA
LITERATUR SARIKETA 2020
2020 koldo mitxelena sariketa.jpg
2020ko otsailaren 6a da lanak jasotzeko azken eguna [http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/euskaraz-hezi/sekzioak/koldo-mitxelena-literatura-lehiaketa
Koldo Mitxelena Sariketan]: Donostiako eskola arteko literatur lehiaketa da eta euskararen erabilera eta literatur sormena sustatzea du helburu bost modalitatetan: komikia, olerkia, ipuina, bertsoa eta mikroipuina. Donostiako ikastetxeetan ikasten duten 8 urtetik 18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete OINARRIAK

Maiatzean jakinarazten dira irabazleen izenak eta liburuxka aldizkari batean argitaratu ohi dituzte lan guztiak]


BERGARAKO
KOLDO ELEIZALDE
LITERATUR LEHIAKETA 2020
2020 koldo eleizalde sariketa.jpg
Bergarako Koldo Eleizalde lehiaketan genero hauetan parte hartu daiteke: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia.

Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 24ra arte izango da. OINARRIAK