Javier de Isusi
JAVIER DE ISUSI
Javier de Isusi Bilbon 1972an jaiotako komikigilea da.
Arkitektura ikasketak egin zituen Donostian eta Lisboan. Garai horretan haurtzaroko komiki zaletasuna beste autoreen erreferentziekin aberastu zen: europear eta italiar marrazkilariak, Metal Hurlant estiloa, Moebius, Manara...kolorea txuri beltza baino gehiago. Loisel aipatu izan du eredu bezala.
Epe labur batean arkitekturaren arloanlan egin ondoren, Latinoamerikan zehar egindako bidaia batean erabaki zuen komikigintzan saiatzea, marrazkien bidez istorioak kontatzeko gogoak bultzatuta: bidai horretan hasiko zen ere Vasco pertsonaia gorputza hartzen, bere lehen komikien protagonista izango zena. Bidaiatik itzultzean komikigintza latinamerikarrari arreta gehiago eskaini zion, txuri beltzaren erabilpena eta aukerak ikasteko asmoz.
Zenbait komiki lehiaketetan parte hartu zuen: 2003 urtean finalista izan zen Glenat etxeak sustatutako Europear komiki Albumen I Lehiaketan, 2004ean La Cárcel de Papel webguneko sariketan autore berrien saria irabazi zuen eta 2005ean Portugaleteko XIX Komiki Lehiaketaren irabazle izan zen.
Urtebeteko lan prozesuaren ondoren, 2004 urtean Los viajes de Juan Sin Tierra 1 – La pipa de Marcos komikia kaleratu zuen Astiberri argitaletxearekin: sail berdinaren beste 3 album argitaratuko zituen ondoren, eta 2012an Ometepe lana argitaratu zuen, Luciano Saracinoren gidoiarekin. Autore berdinarekin Historias del Olvido argitaratu zuen.
Ivan Ferreiroren Mentiroso Mentiroso diskako kanta bakoitzarekin harremana zuen diskaliburuan parte hartu zuen, Raquel Alzate, David Rubín, Paco Roca eta beste autore batzuekin batera (Astiberri).
2011eanLa partida del soldado liburuaren gidoia egin zuen,bere bikote Leticia Ruifernández-en ilustrazioekin.
2012 urtean "La historia improcedente de Chile" argitaratu zuen, bere anaiarekin lankidetzan eta Gargantua zigilupean, autoedizioaren bidetik.
Euskaraz irakurri daitezke Isusiren hainbat komiki: 2012 urtean Alhóndiga Bilbaoren sekretua lan kolektiboan parte hartu zuen, eta 2014 urtean aldiberean argitaratu ziren He visto ballenas lana eta bere euskarazko bertsioa Baleak ikusi ditut. 2015ean CEAR erakundeak sustatutako Asylum lanak ere edizio elebiduna izan zuen (2017an Astiberrik berrargitaratu zuen).
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko, eta 4 komikilarik irabazi zituzten diru laguntzak: Alex Orbek, Dani Fanok, Joseba Larratxe "Josevisky"-k eta Javier de Isusik: Isusik La Divina Comedia de Oscar Wilde komikia argitaratu zuen 2019an Astiberrirekin.
Colombiaki Egiaren Batzordearen enkarguz komiki bat sortzen ari da bertako gatazkaren ondorioz errefuxiatu behar izan zuten milaka pertsonen egoera gaitzat hartuta.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
02 OTSAILA | Asylum | CEAR-Euskadi Astiberri | Javier de Isusi | Javier de Isusi | Jatorrizkoa gazteleraz | Bego Montorio Uribarren | 2015 (2017urtean Astiberrik berrrargitaratua) |
2014 05 MAIATZA | Baleak ikusi ditut | Astiberri | Javier de Isusi | Javier de Isusi | Jatorrizkoa gazteleraz | Bego Montorio Uribarren | 2015 MAIATZA Gazteleraz "He visto Ballenas" (Astiberri) |
BESTE KOMIKILARIEKIN ARGITARATUTAKOAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2012 | Alhóndiga Bilbaoren sekretua | Bilboko Udala | koordinatzailea: Antonio Altarriba
Komiki bakoitzaren gidoia: Laura Daniel Torres Alfonso Font David Rubín RaquelAlzate Isusi Miguel Ángel Martín Santiago Valenzuela Paco Roca |
Laura
Daniel Torres Alfonso Font David Rubín RaquelAlzate Isusi Miguel Ángel Martín Santiago Valenzuela Paco Roca |
Edizio elebiduna | Joxe Rojas | 2012 |
2005eko urtarrilan Trama aldizkarirako egindakoelkarrizketa http://www.guiadelcomic.es/javier-de-isusi/entrevista-trama43.htm