2020
Edukiak
- 1 2020ean ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
- 2 2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK
- 3 EUSKO JAURLARITZAREN 2018 eta 2019 URTETAKOKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK 2019ran argitaratu direnak edo 2020rako espero diren komikiak
- 4 EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
- 5 2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK
2020ean ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
'''Zerrenda hau eguneratze bidean dago. Urte honetako beste komikiren bat ezagutzen baduzu, idatzi komikipedia(a-bildua)gmail.com helbidera'''
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 URTARRILA | Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian | Saure | Nesim Fintz | Han-Mi Kim | Jatorrizkoa frantsesez | Belén Pikabea Laoniz | 2018, "Les Histoires extraordinaires des mathématiques et de l'informatique en bandes dessinées", Editions Anfortas. |
2020 02 OTSAILA | Kanpoaldean | Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS | Ana Serna (Al Borde films) | Amaia Ballesteros | Edizio elebiduna | Itziar Orbegozo | 2020ko Otsaila |
2020 03 MARTXOA | Samaldan | Oxfam Intermon | Susanna Martín | Susanna Martín | Gazteleraz jatorrizkoa | Gotzone Olarra | 2020ko Martxoa |
04 APIRILA | Kobane Calling orain | Farmazia Beltza | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre | 2016 Cobane Calling (Bao Publishing, italieraz).Euskarazko edizioa 2020ko Italiako bigarren argitaraldia hartzen du abiapuntu. Azala, mapak eta oharrak dira lehen eta bigarren edizioen arteko ezberdintasun nagusiak. Euskarazko edizioan bi extra gehiago daude: “Groviglio” eta “Macelli" istorioak. |
05 MAIATZAK 28 | Claude eta Morino 1. Madarikazioa | Astiberri Txikiberri bilduma | Adrien Albert | Adrien Albert | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2018, "Claude et Morino 1", Editions L'école des loisirs |
2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
Astiberri argitaletxearen eskutik Astiberri Infantil/Txikiberri izenpean martxotik aurrera gazteleraz, euskaraz eta katalanez haurrentzako komikiak argitaratzeko proiektua abian dago, nahiz eta COVID19 egoera dela eta ez da erraza jakitea argitalpenen epea zein izango den. Lehen alea maiatzaren 28an iritsiko litzateke liburudendetara, Adrien Albert autorearen "Claude eta Morino 1. Madarikazioa" komikia, eta beste dozena erdi komiki argitaratuko dira urtean zehar: Martín Romeroren "Uxío", Emily Tetriren "Tiger Vs. Nightmare" (8 urte azpikoentzako mailan Eisner Sari bat jasotakoa) eta Romain Pujol eta Vincent Caut autoreen "Avni: Animal Vraiment Non Identifié" .
Komiki hauetako batzuk sail baten lehen alea dira, beraz oso argitalpen interesgarriak izan daitezke haur literaturaren munduan pertsonai identifikagarriek eta "sagek" duten garantzia kontuan hartuta. |
Harriet Ediciones-en Webgunean 2020ean argitaratuko diren bi komikiren aipamenak egiten dira: "Harald eta Ignir-en altxorra" sailaren bigarren alea eta "Gizonak behar dira" izenburuko beste bat. |
2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43. zenbakian Asisko Urmenetak (gidoia) eta Joseba Larratxek (irudiak) "Basolatik berri onik ez" sailari hasiera eman zioten. 2020an argitaratuko dira azken bi kapituluak eta albuma udazkenean kaleratuko da. |
Elkarrek Zaldi Eroaren "De Rerum Natura 8" argitaratuko du. 2017eko abuztutik aurrera Berria Egunkarian argitaratutako zintak jasoko dira bertan. |
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua |
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskarar itzuli eta Durangoko Azokarako argitaratu nahiko luketela. |
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi dira: 2019ko apirilean Castafioreren bitxiak albuma merkaturatu dute, eta beste bi album ere euskarara ekartzeko aukera dagoela dirudi: Ilargira bidean eta Ilargian oinez. Igor Leturiak eman du guzti honen berri |
2019ko Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian "Sasi artean Elgeta" komikia argitaratzen hasi zen atalka. Ikastolen Elkartea eta Trikitixa Elkartearen artekolankidetzaren emaitza da, Jazinto Rivas "Elgeta" trikitilariaren bizitza du ardatz, Koldo Izagirreren gidoiaz, Dani Fanoren marrazkiekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin. 2021 urtean argitaratuko da album moduan. Goienan erreportaia eta bideoa egin zuten Dani Fano autorearekin |
EUSKO JAURLARITZAREN 2018 eta 2019 URTETAKOKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019ran argitaratu direnak edo 2020rako espero diren komikiak
Hauek dira 2019 urtean lehiaketako diru laguntzak irabazi dituzten autoreak:
Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi duhau da diru laguntzak jaso zituzten proiektuen egoera:
|
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko
2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko ESKAERA EPEA Martxoaren 10ean amaitzen zen, baina badirudi luzatu dela: KONFIRMATU 012 TELEFONOAN. OINARRIAK 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.
|
EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
KOMIKIEKIN HARREMANA DUTEN GERTERAK
* 2020ko otsailean Balmasedako gerra eta diktadura frankistari buruzko 12 orrialdetako komikia argitaratu zuen Cesar Llagunok, Zunbeltz Matabuenaren testuekin, "Balmaseda 1937" elkartearen enkarguz euskara zein gaztelaniazko bertsioetan; Alberto Garai ardutaru da euskarazko bertsioaz. Une historiko horretan hainbeste gertaera zituzten kontatzeko eta ikuspegi anitzak barneratzeko beharraren ondorioz, sormen prozesuan zehar 6 bertsio oso zirriborratu omen zituztela azken emaitza sortu arte, eta erakusketa bat egin zen Balmasedan proiektuaren barne sortutako marrazkiekin
KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK
- 2020ean lehen aldiz Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu dira Antsoainen; aurten udaberrian ospatuko da Donostiako Komiki eta Manga Jaialdia, apirilean ospatuko dira Sarako Biltzarra eta Saran ere IKUSI-MIKUSI - Haur eta Gazte Literatura Azoka; 2019an ekainean antolatu zen ere Ziburuko liburu azoka ere: Udazkenean ospatu ohi dira Nafarroako Komiki Azoka, Getxoko Komiki Azoka, Amorebieta-Etxanoko Mangamore Jardunaldiak... eta Durangoko Azokan ere komikigintzak izaten du bere presentzia.
Hasiera batean Apirilaren hasieran egitea aurreikusten zen, baina COVID19 pandemia dela eta uztailak 3-4-5era atzeratu da COMIKD Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Jaialdia |
JADA BURUTU DIRENAK
Otsailaren 12tik 21era Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko lehendabiziko Jardunaldiakantolatu dira. Zaldieroa eta Myrian Camerosen erakusketak ikusi ahal izango dira, eta hizlarien artean Cesar Oroz, Txema Estevan, Azagra, Encarna Revuelta, Rosa Codina... eta Andaluzia, Aragoi eta Catalunyako marrazkilari eta gidoilariek hartuko dute parte |
KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK
- DONOSTIA: 2020ko ekaina bitarte Igor Leturiak Intxaurrondoko Kulturetxean dinamizatzen dituen saioak . Urtarrilaren 14an Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren Joana Maiz, Martxoaren 10ean Mikel Santos Belatzen Gerezi garaia eta Maiatzaren 12an Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria eta Aritz Truebaren Buyan - Heriotzaren uhartea.
- TOLOSA: Joseba Larratxek dinamizatu ditu Tolosan otsailetik maiatzera asteartetan antolatzen diren Irakurketa klubaren saioak. Otsailaren 18an lehen solasaldia “Joana Maiz” komikiaren egileekin, Yurre Ugarte Tolosar gidoilaria eta Joseba Larretxe marrazkilariarekin. Jarraian martxoaren 31an Asisko Urmenetaren “Aztihitza Xahoren biografikoa”, Apirilaren 28an Tupust! Kolektiboaren “Tupust!” antologia, eta maiatzaren 26an: Harkaitz Canoren eta Adur Larrearen “Antzara eguna”.
EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK
2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko
2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko ESKAERA EPEA Martxoaren 10ean amaitzen zen, baina COViD19 egoera dela eta epea zalantzan....: KONFIRMATU 012 TELEFONOAN. OINARRIAK 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.
|
PORTUGALETEKO URI URENA XXXIV. KOMIKI LEHIAKETA |
Bi Kategoria
3 sari+ Akzesita euskarazko egile onenari +Akzesita Portugaleteko egile onenari +Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari
Sari bakarra+ Akzesita, 18 urtetik beherako onenari. Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/03/27 OINARRIAK |
COMIKD AZOKAKO II LEHIAKETA |
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD azokak elkarlanean antolatzen duten komiki-lehiaketaren bigarren ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu da, maiatzak 31 bitarte.
“Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia” da 2020ko edizioaren gaia. Mundu osoko komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa,lanak orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez aurkeztu daitezke komikiak. Bi kategoria daude:
6 eta 13 URTE BITARTEKOAK: irabazleek paper-gauzetan 500 eta 200 eurotako sariak jasoko dituzte saritzat Parte-hartzaile guztien lanak erakusgai jarriko dira Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Azokan, Kursaal Kongresuen Jauregian.(uztaila hasieran egitea aurreikusten da). LANAK AURKEZTEKO EPEA: 2020ko maiatzak 31 bitarte. OINARRIAK |
18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK
12. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA |
Adinaren arabera 3 modalitatetan aurkez daitezke lanak (ilustrazioa, ipuina, komikia edo bineta). Komikia edo binetaren kasuan DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izango dituzte lanak. 'Lanak aurkezteko epea luzatu dute antolatzaileek ' Ipuin klasiko bat komiki ala bineta bihurtu beharko dute.
Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da. Parte hartzaile bakoitzak komiki edo bineta bakar bat aurkeztu ahal izango du. |
TOKIAN TOKIKO LEHIAKETAK
ARABAR ERRIOXAKO KOADRILLA KOMIKI KEHIAKETA |
Arabako Alea aldizkariak jakinarazi duenez "Arabako Errioxako Kuadrillak, berrogeialdia eramangarriagoa izan dadin, gazteentzat komiki lehiaketa bat eta helduentzat kontaketa laburreko beste bat antolatu ditu. komiki lehiaketa Arabako Errioxan bizi diren 13 urtetik beherako haur eta gazteentzat da. Gutxienez 30 bineta bete beharko dira, eta horietan berrogeialdiaren eszenak jaso behar dituzte. Istorioko protagonista egilea bera izan behar da, euskaraz edo gaztelaniaz egin daiteke, eta eskuz edo ordenagailuz. Helduentzako kontaketa laburretan ere berrogeialdiaren ingurukoak jaso behar dira, eta mila hitz baino gutxiago idatzi. Martxoaren 31n amaitzen da lanak entregatzeko epea; eta claguardia.aitor@ayto.araba.eus posta elektronikora bidali beharko dira." |
SAKANAKO MARIA MARKOTEGI LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Maria Markotegi Sariketa; Sakanan bizitokia edo ikastetxea duten ikasleek parte har dezakete eta lau sail ditu: narrazio laburra, poesia, komikia eta booktrailerra. LHko 3. eta 4. maila, 5. eta 6. maila, DBHKO 1. eta 2. maila, DBHko 3. eta 4. maila eta Batxilergokoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleentzat.
lanak bidaltzeko epea Apirilaren 30era arte luzatu dute |
BERGARAKO KOLDO ELEIZALDE LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Bergarako Koldo Eleizalde lehiaketan genero hauetan parte hartu daiteke: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia.
Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte. Lanak aurkezteko epea apirilaren 24ra bitartekoa izango da. OINARRIAK |
ARRASATE LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Debagoienean bizi edota ikasten duten ikasleentzat, AED elkarteak Arrasateko literatur lehiaketa antolatu du. Genero hauetan parte hartu daiteke: narrazioa, ilustrazioa, bertsopaperak, mikroipuina, poesia eta komikia.
Komikiaren kasuan DBH3-DBH4koek sei bineta egin beharko dituzte A4 neurriko orri bakarrean eta Batxilergoa 1-2koek sei bineta egin beharko dituzte. Lanak aurkezteko epea ekainaren 11ra atzeratu dute eta e-postaz jasoko dira.OINARRIAK |
AURKEZPEN EPEA ITXIA DUTENAK
- Donostiako Koldo Mitxelena Sariketa Maiatzean jakinarazten dira irabazleen izenak eta liburuxka aldizkari batean argitaratu ohi dituzte lan guztiak
Komiki lehiaketen atalean urtean zehar antolatu ohi diren edo eta jada epea itxia duten lehiaketei buruzko informazioa ikusi daiteke