Nacho Fernández

komikipediatik
85.85.15.122 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Nacho Fernández González Bilbon 1973 urtean jaiotako marrazkilari eta gidoilaria da. Gazteleraz egiten du lan, baina euskaraz ere irakurri daiteke gidoilari ezberdinen...)(r)en berrikusketa, ordua: 00:17, 1 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Nacho Fernández González Bilbon 1973 urtean jaiotako marrazkilari eta gidoilaria da. Gazteleraz egiten du lan, baina euskaraz ere irakurri daiteke gidoilari ezberdinen eskutik hasieran eta ondoren Txani Rodriguezekin lankidetzan garatutako Txanoa saila.

Wikipediaren arabera "Dragon Fall" parodiari esker da ezaguna.

Nerabe zela lagunartean sortutako fanzineetan parte hartu zuen, eta 1995an Álvaro López-ekin batera Dragon Fall komikia sortu zuen, Akira Toriyamaren Dragon Ball komikiaren parodia, Hi no Tori Studio izenpean. Hilabetez hilabete, 30 orrialdez osatutako 40 ale osatu zituzten eta sailak harrakasta izan zuen; Heliópolis argitaletxeak berrargitaratu zituen komiki hauek.

Dragon Fall garatzen ari zen bitartean, parodia gehiago egin zituen eta Cels Piñolen Fanhunter sailerako kolaborazioak egin zituen, Planeta deAgostini cómics argitaletxeko Forum zigiluan.

Argitaletxe ezberdinetarako egin ditu lanak: Dude, Dolmen editorial,Nutopi@, Panini, Dibus aldizkaria... eta Frantziar estatuan ere argitaratu ziren Dragon Fall-en istorioak eta autorearen beste lan batzuk


2005 urtean Saure argitaletxearen eskutik gazteleraz eta euskaraz "El Chullo"/"Txanoa" saila abiarazi zuen: Australian bizi den Manuel Peruar gaztetxoaren abenturak jasotzen dira bertan, eta lehen aleak 4 istorio jasotzen, ditu beste 4 gidoilarien eskutik: |Agustín Ferrer Casas, Javier Erostarbe Garitano, Maite Toledo Saralegi eta Juan Antonio Alcudia Perez. Sailaren bigarren zenbakitik aurrera Txani Rodriguez arduratu zen godoietaz, eta beste 6 ale osatu zituzten elkarlanean.

Nacho Fernandezen azken lanen artean, 2012an Superlopez pertsonaiaren "El Supergrupo: El superretorno" komikia dago. 2015ean "Los mundos de Valken: océanos en llamas" komikia argitaratu zuen, 2018 an "El Supergrupo" taldearn beste ale bat, 2019an El Guante Hater del infinito...