Gure Berriak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Gure berriak webgunean adierazten denez, "Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia."

2015ean “Zapalkuntzatik askatasunera” liburua argitaratu zuen Mattinen marrazkiekin, eta 2017an Asisko Urmenetaren Eusklabo alaiak komikia argitaratu zuen eta 2019an Aztihitza...


2020 asisko sugarren mende.jpg
Gureberriak, Erroak argitaletxea eta Lapurdi 1609 elkarteen eskutik Asisko Urmenetak "Sugarren mende" komikia argitaratuko du.

1525etik 1616ra bitarte Erronkaritik Sakanaraino izan zen sorgin-ehiza du ardatz komikiak. Lapurdin Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago ere jazarri zituzten herritarrak sorgin-ehizaren aitzakiapean.

Gureberriak-ek stand propioa izango du Sarako Biltzarrean aurten ere, eta irailaren 6ean liburua fisikoki oraindik eskuratzeko aukera izango ez den arren, erosteko modua izango dela adierazi du Gureberriakek.