Iñaket
IÑAKI MARTINEZ, IÑAKET (BILBO,1965)
Iñaki Martinez 'Iñaket' Bilbon 1965 urtean jaiotako marrazkilaria da.
Bere lehen komiki-istorioak Metacrilato fanzinean argitaratu zituen; 1983an Bilboko gazte talde batek, horien artean Iñakik, sortutako aldizkarian. Amalia izeneko gidoilariak idatzi zizkion lehen gidoiak.
1987-1988 urteetan Habeko Mik komiki-aldizkarian istorio ezberdinak argitaratu zituen: Ahoaren goxoa, Mundua dantzan, Rock basatia.
90. hamarkadara heldu eta animazio mundura pasatu zen. Merlin animazio estudioan lanean hasi eta serie ezberdinetako ekoizpenean parte hartu zuen, besteren artean Marco Antonio. Ondoren, 1997 urtean, Bartzelonara aldatu eta Mariscalen Estudioan Hirukiak, Dragon Hill, edo Twipsy bezalako serieak eta Colors antzezlanaren inguruko sortze lanetan ibili zen 2000. urtera arte.
Bilbora bueltan Iñaket goitizena berarekin ekarri zuen, eta Neverland diseinu-grafikoa estudioarentzat lanean 'The Tokis: Bilboko istorio bat' komikia marraztu zuen.
Ondoren, Norma argitaletxearentzat, Mikel Begoñaren gidoiekin, Tristísima Ceniza (2011), El pico de los cuervos (2013), eta azkenik, Ötzi izeneko Trilogia marraztu zuen: Por un puñado de ámbar, El bueno, el feo y el tuerto eta El cobre tenía un precio.
Momentuz 2020ko azaroan Harriet Edicionesek argitaratu duen lana, Helize, hau ere Mikel Begoñaren gidoiarekin, da marraztu duen azken lana.