Denon Artean Cenlit
Dabilenharria (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:47, 21 azaroa 2020
Cenlit 1976tik testu liburu eta liburu teknikoak (gaztelaniaz gehienbat) argitaratu izan dituen argitaletxea da. Berriozarren du egoitza.
Denonartean 2008an sortu zen eta Cenlit barneko zigilua da.
Cenlitek Rafael Ramos marrazkilariaren komikiak argitaratu zituen: Aitor y los Vascones saileko bi liburuki, eta Amaya. Los vascos en el siglo VIII (Amaia. Euskaldunak VIII. mendean) eta Historia de Navarra (Nafarroako historia).
Euskaraz sortutako komikigintzari dagokionez, Denonarteanek 2017 urtean Garazi Albizuaren Kemena eta Begoña Durrutyren Bereterretxeren kanthoria argitaratu zituen.(Durrutyren Cherch´pas a comprendre. Ez da konprenitzen ahal gerra! argitaratu zuen ere)
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 11 AZAROA | Burnizko potoa | Denon Artean Cenlit | Antton Kazabon | Jokin Mitxelena | Euskaraz Jatorrizkoa | 2020 azaroa | |
2017 11 AZAROA | Kemena | Denon Artean Cenlit | Garazi Albizua | Garazi Albizua | Euskaraz Jatorrizkoa | 2017 11 AZAROA | |
2017 11 AZAROA | Bereterretxeren kanthoria | Denon Artean Cenlit | Begoña Durruty | Begoña Durruty | Euskaraz Jatorrizkoa | 2017 11 AZAROA |
BERRALGITALPENAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2013 azaroa | Amaia. Euskaldunak VIII. mendean | Denon Artean Cenlit | Rafael Ramos (Fernando Navarro Villosladaren eleberrian oinarrituta) | Rafael Ramos | Jatorrizkoa Gazteleraz | Ipar Alkain Kazabon (edizio honetarako) | 1981 urtean Iruñeako Udal Aurrezki Kutxak argitaratu zuen. |
2015 azaroa | Nafarroako historia | Denon Artean Cenlit | Rafael Ramos (Fernando Navarro Villosladaren eleberrian oinarrituta) | Rafael Ramos | Jatorrizkoa Gazteleraz | Ipar Alkain Kazabon (edizio honetarako) | 1980 urtean Iruñeako Udal Aurrezki Kutxak argitaratu zuen. |