Antton Kazabon

komikipediatik
67.218.233.33 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 09:08, 23 azaroa 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Antton Kazabon Amigorena Oiartzun 1954ean jaiotako idazlea da, lanbidez irakaskuntzan aritutakoa. Komikigintzan 2020 urtean 'Burnizko potoa' komikia argitaratu zuen Jokin Mitxelenaren marrazkiekin.


Irakasle aritu da 40 urtez, eta 90. hamarkadan bertsolaritzari buruzko ikasmateriala sortu zuen Ikastolen Elkarterako. Wikipediaren arabera, batez ere, Haur eta Gazte Literatura idatzi ohi du. 1987an argitaratu zuen bere lehen liburua eta, dagoeneko, 100 lan baino gehiago ditu argitaratuak.


Gipuzkoako Hitzak jakinarazi zuenez 2020ean dozena erdi liburu argitaratu ditu Kazabonek: Galtzaundi, Galtzamotz eta Galtzajario (Erein); Batetik zetara gure ostadarra (Denonartean); Bartoxeko Olentzero(Matahami)

Azken urteotan Denon Artean argitaletxerako lan ezberdinak sortu ditu Jokin Mitxelena irudigilearekin elkarlanean ('Xabier Lete Ttiki' eta 'Erotik') eta 2020 urtean argitaratu zen bere lehen komikia, 'Burnizko potoa' Jokin Mitxelenaren marrazkiekin hau ere.


'''Atal hauek eguneratzen ari gara: Anima zaitez eta gehitu informazioa!'''


KOMIKIGINTZA

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2020 11 AZAROA
2020 burnizko potoa.jpg
Burnizko potoa Denon Artean Cenlit Antton Kazabon Jokin Mitxelena Euskaraz Jatorrizkoa 2020 azaroa