'''KOMIKI LEHIAKETEN ATALA'''
Edukiak
EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETA NAGUSIEN EGUTEGIA
(Zerrenda hau eguneratze bidean dago. Beste komiki lehiaketaren bat ezagutzen baduzu, idatzi komikipedia(a-bildua)gmail.com helbidera)
2020ko deialdietako datetan oinarritutako egutegia: informazio gehiago azpikaldean
NEGUA | UDABERRIA | UDARA | UDAZKENA |
EKE-ELKAR LITERATURA BEKA (soilik Lapurtar, Behenafarrentzat eta Zuberotarrentzat) | GALTZAKOMIK LEHIAKETA | ||
CRASH COMIC
LEHIAKETA (soilik arabarrentzat) | |||
HERNANIKO KRONIKA ALDIZKARIA
KROMIKIA LEHIAKETA |
2021 URTEKO LEHIAKETA ETA DEIALDIAK
EKE-ELKAR LITERATURA BEKA |
Elkar fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldeko idazleak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz ‘EKE-Elkar literatura beka’ sortu dute Iparraldeko edonork parte har dezake, adin mugarik gabe.
Bi urtetarik behin idazlanaren generoa aldatuko da, eta 2021eko deialdi honentzat, komikia edo nobela grafikoa izanen da generoa eta 6.000 euroko diru kopurua emanen zaio, epaimahaiak hautatuko duen obra proposamenaren egileari. Deialdi honen generoa komikia izanik, egitasmoaren egileak bi pertsona edo gehiago baldin badira (idazlea eta ilustratzailea), bat gutxienez Iparraldekoa izanen da (Iparraldean jaioa edota bizi dena). Deialdi honetara, eskatu generoan egiteko xedeak aurkeztu litezke, iparraldeko euskara batuan sortuak, beren zati bat edo osotasuna nehon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste nehongo obra batetik moldatuak ez direnak. Obraren egitasmoa 2021eko maiatzaren 31eko berantenaz ondoko helbidera igorri beharko da: Elkar argitaletxea. 9 Gouverneurs karrika. 64100 Baiona. Epaimahaiak bere hautua 2021eko ekainaren 31a baino lehen hautagaiei jakinaraziko die. Irabazleak, izendapena eskuratu eta gehienez 2022eko martxoaren 31ra arteko epea izanen du, proiektu amaitua helarazteko. Komiki lanaren luzera aldez aurretik xehetzen zaila bada ere, liburua osatzeko heina izan beharko du : 60 orrialde, gutxienez. |
2020 URTEKO LEHIAKETAK: ORAINDIK EBATZI GABE
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko
2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko ESKAERA EPEA Martxoaren 10ean amaitu zen OINARRIAK 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.
|
2020 URTEKO LEHIAKETA EDO DEIALDIAK
GALTZAKOMIK LEHIAKETA |
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, 13. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du.Hiru adin tartetan baiatzen dira mailak: 9 urte azìkoak (2011an jaiotakoak barne), 10-12 urte bitartekoak (2010ean eta 2008an jaitakoak barne), 13 urtetik 16 urtera (2007an eta 2004an jaitakoak barne) eta 17 urtetik gorakoak (2003an jaitakoak barne)
LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: azaroak 30 OINARRIAK |
CRASH COMIC LEHIAKETA |
Atiza elkarteak Crash Cómic Komiki Lehiaketa antolatu du. Parte hartu ahal izango dute Araban ikasten duten, lan egiten duten edo bizi diren pertsonek.. Lehiaketan onartuko dira gehienez hiru komiki egile bakoitzeko, originalak eta aurretiaz argitaratu gabeak. Lehiaketa bi modalitatetan banatzen da, adin irizpideak kontuan hartuta:
A Modalitatea: 12 eta 17 urte arteko pertsonentzat B Modalitatea: 18 eta 35 urte arteko pertsonentzat LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: Azaroak 1 |
DOBERA ELKARTEA HERNANIKO KRONIKA ALDIZKARIA KROMIKIA LEHIAKETA |
Dobera Euskara Elkarteak antolatutako komiki lehiaketan hiru kategoria izango dira: haurrak (6-11 urte), gazteak (12-17 urte), eta helduak (18 urtetik gora).
Aurkeztutako lanek originalak izan behar dute, beste inon aurkeztu gabekoak; eta Kromikiak ezin du egilearen izenik izan agerian. Partehartzaile bakoitzak, Kromiki bakarra aurkeztu ahal izango du. Hernanirekin zerikusia duten komikiak izango dira, eta testuek euskeraz idatzita behar dute. Tamaina, Kronikan argitaratzen diren Kromikien berbera izango dute: 26 zentimetroko zabalera, eta 7,3 zentimetroko altuera. Txuri-beltzean zein koloretan egin daitezke. Lanak aurkezteko epea, urriaren 16ra arte OINARRIAK |
COMIKD AZOKAKO II LEHIAKETA |
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD azokak elkarlanean antolatzen duten komiki-lehiaketaren bigarren ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu da, azaroak 14 bitarte.
“Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia” da 2020ko edizioaren gaia. Mundu osoko komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa,lanak orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez aurkeztu daitezke komikiak. Bi kategoria daude:
6 eta 13 URTE BITARTEKOAK: irabazleek paper-gauzetan 500 eta 200 eurotako sariak jasoko dituzte saritzat 2020ean Azoka antolatuko ez den arren Parte hartzaile guztiek izango dute beren lana ikusgai Azokaren webgune ofizialean LANAK AURKEZTEKO EPE BERRIA: 2020ko azaroak 14 bitarte. OINARRIAK |
«KONTSUMO ARDURATSUARI» BURUZKO KOMIKI LEHIAKETA |
Proclade Yanapai elkarteak kontsumo arduratsua gaitzat hartuta 18 urtetik gorakoentzat komiki lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/09/30 OINARRIAK |
35 URTE AZPIKOENTZAT NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOAREN EUSKARAZKO KOMIKI SARIA |
Gaia librea da. Aurkezten diren lanak jatorrizkoak eta inon ez aurkeztuak izanen dira. Gutxienezko luzera 48 orrikoa eta gehienezkoa 160 orrikoa. Gidoia osoa aurkeztuko da baita lana bukatua izanen duen orri laurdena ere. Argitaratutako liburuaren formatua 170 x 240 mm izanen da. Lan irabazlea Luces de Gálibo argitaletxeak argitaratuko du urtebeteko epean gehienez. Irabazleari 2.000 euroko sari bakarra emango zaio (Sariari legeak ezarritako atxikipenak egin beharko zaizkio.) Sariaren zenbatekoak estaliko ditu lanaren lehen edizioari dagozkion egile eskubideak. Epaimahaiaren epaia 2020ko urriaren 10a baino lehen jakinaraziko zaie saridunei. 2020ko urriaren bigarren hamabostaldiko egun batean (oraindik erabakitzeke dago) egingo da sari banaketa Jatorrizkoak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 15ean izanen da, posta elektronikoz bidaliko dira soilik, PDF formatuan. Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/07/15 OINARRIAK |
AZPEITIKO SORMENERAKO BEKA: KOMIKI PROIEKTUAK AURKEZTEKO AUKERA |
Bosgarren urtez jarraian, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean, 16 urtetik gorako kultur sortzaile gazteei eta kultur eremuren batean hasi nahi duten edo hasiberriei zuzenduriko Sormenerako beka deialdia egin dute. 12.000€-ko aurrekontua du sormen proiektuak sustatzeko partidak.
Kultura-sorkuntzatzat hartzen dira artistaren irudimenaren emaitza, musika, pintura, eskultura, literatura-obra, antzerkiobra, obra zinematografikoa, komikia, soinu-konposizioa, ikusentzunezko konposizioa, konposizio digitala, dantza eta abarren forma har dezakeen kultur espresioa. Proiektuak aurkezteko azken eguna: uztailak 20. |
PORTUGALETEKO URI URENA XXXIV. KOMIKI LEHIAKETA |
PORTUGALETEKO URI URENA XXXIV. KOMIKI LEHIAKETA Bi Kategoria
3 sari + Akzesita euskarazko egile onenari + Akzesita Portugaleteko egile onenari + Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari
Sari bakarra + Akzesita, 18 urtetik beherako onenari. Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/03/27 OINARRIAK |
COMIKD AZOKAKO II LEHIAKETA 14 URTETIK GORAKOENTZAKO KATEGORIA |
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD azokak elkarlanean antolatzen duten komiki-lehiaketaren bigarren ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu da.
“Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia” da 2020ko edizioaren gaia. Mundu osoko komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa,lanak orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez aurkeztu daitezke komikiak. 14 URTETIK GORAKOENTZAKO KATEGORIA: Sariak dirutan, 1.200 euro irabazlearentzat eta 800 euro bigarrenarentzat. (13 urte bitartekoentzat beste kategoria bat ere badago) Parte-hartzaile guztien lanak erakusgai jarriko dira Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Azokan,Kursaal Kongresuen Jauregian (Azoka apirilean egitea aurreikusten zen, baina COVID10 pandemia dela eta uztailaren lehen astean ospatuko da.) LANAK AURKEZTEKO EPEA: 2020ko maiatzak 31 bitarte. OINARRIAK |
18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK
ARABAR ERRIOXAKO KOADRILLA KOMIKI KEHIAKETA |
Arabako Alea aldizkariak jakinarazi duenez "Arabako Errioxako Kuadrillak, berrogeialdia eramangarriagoa izan dadin, gazteentzat komiki lehiaketa bat eta helduentzat kontaketa laburreko beste bat antolatu ditu. komiki lehiaketa Arabako Errioxan bizi diren 13 urtetik beherako haur eta gazteentzat da. Gutxienez 30 bineta bete beharko dira, eta horietan berrogeialdiaren eszenak jaso behar dituzte. Istorioko protagonista egilea bera izan behar da, euskaraz edo gaztelaniaz egin daiteke, eta eskuz edo ordenagailuz. Helduentzako kontaketa laburretan ere berrogeialdiaren ingurukoak jaso behar dira, eta mila hitz baino gutxiago idatzi. Martxoaren 31n amaitzen da lanak entregatzeko epea; eta claguardia.aitor@ayto.araba.eus posta elektronikora bidali beharko dira." |
12. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA |
Adinaren arabera 3 modalitatetan aurkez daitezke lanak (ilustrazioa, ipuina, komikia edo bineta). Komikia edo binetaren kasuan DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izango dituzte lanak. Lanak aurkezteko epea luzatu dute antolatzaileek Ipuin klasiko bat komiki ala bineta bihurtu beharko dute.
Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da. Parte hartzaile bakoitzak komiki edo bineta bakar bat aurkeztu ahal izango du. |
PORTUGALETEKO URI URENA XXXIV. KOMIKI LEHIAKETA AKZESITAK 18 URTE AZPIKOENTZAT |
Bi Kategoria
+ Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari
+ Akzesita, 18 urtetik beherako onenari. Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/03/27 OINARRIAK |
COMIKD AZOKAKO II LEHIAKETA 6 eta 13 URTE BITARTEKOAK: irabazleek paper-gauzetan 500 eta 200 eurotako sariak jasoko dituzte saritzat |
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD azokak elkarlanean antolatzen duten komiki-lehiaketaren bigarren ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu da.
“Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia” da 2020ko edizioaren gaia. Mundu osoko komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa,lanak orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez aurkeztu daitezke komikiak. Bi kategoria daude:
6 eta 13 URTE BITARTEKOAK: irabazleek paper-gauzetan 500 eta 200 eurotako sariak jasoko dituzte saritzat Parte-hartzaile guztien lanak erakusgai jarriko dira Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Azokan,Kursaal Kongresuen Jauregian (Azoka apirilean egitea aurreikusten zen, baina COVID10 pandemia dela eta uztailaren lehen astean ospatuko da.) LANAK AURKEZTEKO EPEA: 2020ko maiatzak 31 bitarte OINARRIAK |
TOKIAN TOKIKO LEHIAKETAK
BERGARAKO KOLDO ELEIZALDE LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Bergarako Koldo Eleizalde lehiaketan genero hauetan parte hartu daiteke: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia.
Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte. Lanak aurkezteko epea apirilaren 24ra bitartekoa izan da. OINARRIAK |
ARRASATE LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Debagoienean bizi edota ikasten duten ikasleentzat, AED elkarteak Arrasateko literatur lehiaketa antolatu du. Genero hauetan parte hartu daiteke: narrazioa, ilustrazioa, bertsopaperak, mikroipuina, poesia eta komikia.
Komikiaren kasuan DBH3-DBH4koek sei bineta egin beharko dituzte A4 neurriko orri bakarrean eta Batxilergoa 1-2koek sei bineta egin beharko dituzte. Lanak aurkezteko epea kainaren 11ra atzeratu dute eta e-postaz jasoko dira.OINARRIAK |
AURKEZPEN ETXEA ITXI DUTENAK
DONOSTIAKO KOLDO MITXELENA LITERATUR SARIKETA 2020 |
2020ko otsailaren 6ean amaitu zen lanak jasotzeko epea [http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/euskaraz-hezi/sekzioak/koldo-mitxelena-literatura-lehiaketa
Koldo Mitxelena Sariketan]: Donostiako eskola arteko literatur lehiaketa da eta euskararen erabilera eta literatur sormena sustatzea du helburu bost modalitatetan: komikia, olerkia, ipuina, bertsoa eta mikroipuina. Donostiako ikastetxeetan ikasten duten 8 urtetik 18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete OINARRIAK Maiatzean jakinarazten dira irabazleen izenak eta liburuxka aldizkari batean argitaratu ohi dituzte lan guztiak] 2020 URTEKO IRABAZLEAK |
SAKANAKO MARIA MARKOTEGI LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Maria Markotegi Sariketa; Sakanan bizitokia edo ikastetxea duten ikasleek parte har dezakete eta lau sail ditu: narrazio laburra, poesia, komikia eta booktrailerra. LHko 3. eta 4. maila, 5. eta 6. maila, DBHKO 1. eta 2. maila, DBHko 3. eta 4. maila eta Batxilergokoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleentzat. |
ORAINDIK AURTEN DEIALDIA EGIN EZ DUTENAK
- BILBOKO ITSAS MUSEOKO KOMIKI LEHIAKETA: 2019an egin zen lehen edizioa, otsailaren amaiera amaitu zen epea.
Udara eta gero antolatu ohi direnak
- GALTZAKOMIK LEHIAKETA.
- CRASH COMIC LEHIAKETA.
18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK Hiri eta herri askotan antolatzen dira gaztetxoentzako literatur lehiaketak, eta askotan komikiek ere izaten dute bere atala. Lehiaketa bakoitzak bere arautegia du, kasu batzuetan partaidetza irekia da (adibidez Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren barne Euskal Herriko DBH 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartu dezakete) eta beste batzuetan soilik bertakoek hartu dezakete parte, adibidez Donostiako Koldo Mitxelena Sariketa edo eta Iruñeko Udalak urtero antolatu ohi dituen Literatur lehiaketaren barne Komiki kategoriak daude. Neguan Aiarako Hogeitaulau euskara elkarteak 6-12 urte bitarteko ikasleentzako, postal, komiki eta ipuin lehiaketa antolatu izan du.
2019 URTEKO LEHIAKETEN EMAITZAK
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko
2019 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko azken eguna 2019ko apirilak 8 izan zen. OINARRIAK 15.000 euroko 4 laguntza eman ziren komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu zuten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi zen oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea. IRABAZLEAK:
|
GALTZAKOMIK LEHIAKETA |
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, 12. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu zuen.Hiru adin tartetan baiatzen dira mailak: 12 urtetik behera, 13-16 urte eta 17 urtetik gora. Oinarriak eskuragarri daude jada
LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: azaroaren 25. izan zen. IRABAZLEAK: Tolosaldeko atariak eman zuen lehiaketaren emaitzaren berri Helduen kategorian Javier Navarro Arayak irabazi zuen 'Youthnasia' komikiarekin. |
CRASH COMIC LEHIAKETA |
Atiza elkarteak Crash Cómic Komiki Lehiaketa antolatu du. Parte hartu ahal izango dute Araban ikasten duten edo bizi diren pertsonek. Lehiaketan onartuko dira gehienez hiru komiki egile bakoitzeko, originalak eta aurretiaz argitaratu gabeak. Lehiaketa bi modalitatetan banatzen da, adin irizpideak kontuan hartuta:
A Modalitatea: 12 eta 17 urte arteko pertsonentzat B Modalitatea: 18 eta 35 urte arteko pertsonentzat LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: Azaroaren 1ean amaitu zen IRABAZLEAK: Crash Comic webgunean zerrenda osoa |
PORTUGALETEKO URI URENA KOMIKI LEHIAKETA |
Otsailak 5 izan zen lanak aurkezteko azken eguna
IRABAZLEAK Apirilean jakinarazi ziren saridunen izenak. Javier Navarro Arayak irabazi zuen euskerazko lanik onenaren accesita |
BILBOKO ITSAS MUSEOKO I.KOMIKI LEHIAKETA |
otsailak 22. izan zen lanak aurkezteko azken eguna. Lehiaketak 3 kategoria ditu: lehena, 6-12 urte bitarteko umeentzat, bigarrena, 12-18 urte bitarteko gazteentzat eta azkena 18 urte baino gehiagoko helduentzat.
IRABAZLEAK: Apirilean ospatu zen sari banaketa ekitaldia |
KOMIKIA ETA ITSASOA COMIKD AZOKAKO LEHIAKETA |
Martxoak 1 izan zen lanak aurkezteko azken eguna lanak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak eta COMIKDek (Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azoka) antolatutako lehiaketa honetara.
IRABAZLEAK: Sari banaketa eta erakusketa Azokan bertan burutu ziren Lehen Saria: Natalia Velarde Bigarren Saria: Antonio Vílchez Hirugarren Saria: Raquel Gómez |
SORKUNTZARAKO MUGAZ GAINDIKO LAGUNTZAK 2019 | Martxoak 4 izan zen lanak aurkezteko azken eguna
Diru laguntzaren helburua sorkuntza-lan baten ekoizpena diruz laguntzea da:ikusizko arteetan, ikus-entzunezkoetan, musikan, arte eszenikoetan, literaturan, diseinuan, komikian edo sorkuntzako beste edozein diziplinatan. Laguntza hauen onuradunak Gipuzkoako, Nafarroako edo Euskal Hirigune Elkargoko (Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Zuberoan) lurraldetan beren jarduera jorratzen duten pertsona fisiko banakoak eta pertsona fisikoen taldeak izango dira edota beraien proiektua lurralde honekiko lotura zuzena dutenak, adin mugarik gabe. |
18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK
11. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA |
DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izan dituzte lanak. Apirilaren 12an amaitu zen lanak aurkezteko epea. Komikia ala bineta atalean, Emakumeek historian zehar kulturan izan duten garrantzian oinarritutako komiki ala bineta sortu behar zuten partaideek.
IRABAZLEAK: Yurena Hazas Barrocalek irabazi zuen lehen saria. |
KOLDO MITXELENA LITERATUR SARIKETA 2019 |
2019ko otsailean amaitu zen epea lanak aurkezteko [http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/euskaraz-hezi/sekzioak/koldo-mitxelena-literatura-lehiaketa/lang/eu
Koldo Mitxelena Sariketan]: Donostiako eskola arteko literatur lehiaketa da eta euskararen erabilera eta literatur sormena sustatzea du helburu bost modalitatetan: komikia, olerkia, ipuina, bertsoa eta mikroipuina. Donostiako ikastetxeetan ikasten duten 8 urtetik 18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete IRABAZLEAK: Aldizkari batean argitaratu zituzten lan guztiak |