Asier Iturralde

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza Donostian 1972 urtean jaiotako irudigilea eta diseinugile grafikoa da. Komikizalea dela askotan aitortu du eta sare sozialetan komikiak maiztasunez argitatu izan ditu: 2018ko ekainaren 28an hasi zen 'Beti Berdin' tabernari buruzko umore zintak sarean argitaratzen, eta 2021 urtean paperean albuma argitaratu zuen.

Euskal Irudigileak, EIDE Basque Design eta Galtzagorri elkarteetako kidea da.

Donostiako Ilustratzaileen Txokoan egindako erakusketaren arira argitaratutako biografiaren arabera, "Arte Ederretan lizentziaduna da eta lehen urratsak diseinu estudio eta hainbat agentziarentzat lanean eman zituen (Gamma, Trace, Ver no, Alude, besteak beste). 2004 urtean beste diseinugile batekin batera “La Machine Factoría Gráfica” sortu zuen, erakunde eta enpresentzako grafiko eta ilustrazio lanak eginez. 2017an ilustrazioaren munduan gehiago sakontzeko gogoz, bide berri bati ekin zion “Studio Gaston” enpresa sortuz. “Studio Gaston” erakundeentzako lan egiten dute batik bat, kultura eta gazteria arloekin zerikusia duten proiektuetan bereziki."

Ilustrazio lan batzuk aipatzearren: Euskararen etxeko irudi grafikoa eta Galtzagorri elkarterako diseinatutako Alfabetoa


18. Giza Eskubideei buruzko Zinemaldian Jane Goodall primatologoari buruzko erakusketa egin zuen. 2020ean Bioboko Kalealdia ekimenerako kartela egin zuen. COVID-19 pandemian zehar Euskadiko Liburutegi Sarerako irudi sorta egin zuen.


ILUSTRAZIO ARLOKO ETXEPARE SARIA

2019ko urtarrilean Asier Iturraldek Galtzagorri elkarteak Iruñeako udalarekin batera antolatzen duen BIKO-TEKA idazle eta ilustratzaileentzako lantegiaren hirugarren edizioan parte hartu zuen. Lantegiaren amaieran sortutako bikoteek album ilustratu baten proiektua lantzen dute, eta Aintzane Usandizaga idazlearekin batera Etxepare Sarira aurkeztu zuten proiektua eta 2019ko edizioko saria irabazi zuten: Etxepare saria Nafarroako 22 toki entitatek antolatzen dute, haien euskara zerbitzuen bidez, Pamiela argitaletxeareb eta Galtzagorri elkartearen laguntzarekin eta Nafarroako Gobernuko Euskarabidea erakundearen babesarekin, eta haurrentzako euskarazko liburu grafiko edo album ilustratu berriak sortzeko lehiaketa da. 2019ko urrian argitaratu zuen Pamiela etxeak-


KOMIKIGINTZA

2018ko ekainaren 28an hasi zen 'Beti Berdin' tabernari buruzko umore zintak sarean argitaratzen hasiera batean gazteleraz soilik.


https://www.donostia.eus/DonostiaKultura/donostiateka/handle/123456789/379

[Material grafikoa] = Estilos de confinamiento

COVID-19 delakoak eragindako konfinamenduan DK Etxean proiekturako ilustrazio lana egin zuen, 'Konfinamendu estiloak' izenburupean

Portugalete, KMK, DEIA, Kutxa Kultur.. eta beste komiki lehiaketa batzuetan sariak irabazi ditu eta Komiki erakusketetan ere parte hartu du: Rekalde Areton Bilbon eta Donstiako Kutxa Aretoan.

Balmasedako 700. urteurrena ospatzeko komikian parte hartu zuen.

El Balancín urtekarian eta Xabiroi aldizkarian ere parte hartu du.


“Morirse en San Fermines” komikian kolaborazio bat egin zuen. 

COVID19 BETI BERDIN TABERNAN: INTERNETETIK PAPEREZKO ALBUMERA

DK Etxean Koadernoa ekimenan parte hartu zuen: Euskal ilustratzaileen sorkuntza-lanak erakusteko lerroari dagokionez, gaurtik hasita ondorengo artisten lanak izango ditugu: Arantza Sestayo ("Magia ezkutatzen denean"), Elena Odriozola ("Udaberria"), Maite Gurrutxaga ("Hartu arnasa"), Asier Iturralde Gastón ("Konfinamendu estiloak)

Pandemia garaian, Beti Berdin tabernako gai errekurrentea bihurtu zen tabernako bezeroen artean.

Bilboko Udalaren “BILBAO AURRERA” programari esker 2021eko otsailean paperean argitaratu ahal izna zituen pandemia garaiko komikiak.

Gerra aurreko euskarazko lehen komiki aldizkariaren sustatzaileari buruzko Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa' liburua argitaratu eta gero Miel Angel Elustondo Etxeberria eta Asier Iturralde marrazkilariak (Studio Gaston) Alaizaren bizitza komikiratzeko proiektuan ari dira.