PORTUGALETEKO URI URENA KOMIKI LEHIAKETA

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu


PORTUGALETE 2021.jpg
ANTOLATZAILEAK Portugaleteko Udala.
LANAK AURKEZTEKO EPEA 2021 urteko maiatzak 7 (azken edizioetan otsailean edo martxoan izaten da lanak aurkezteko epearen itxiera)

Lanak postaz edo Portugaleten bertan aurkeztu daitezke helbide honetan: Santa Klara kulturtegia Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketa Casilda Iturrizar kalea, 10 48920 Portugalete (Bizkaia)

GAIAK: Komikiaren gaia librea da, baina pertsonaia nagusiak jatorrizkoak izan behar dira; hots, egileak berak sortuak eta argitaratu gabeak.
LANEN EZAUGARRIAK zuri-beltzetan edo koloretan aurkez daitezke lanak.

KOMIKIA: komiki kategoriako lanek launa orrialde izango dute, behar bezalako errotuluak daramatzatela, zenbaki eta guzti. DIN A-4 neurrikoa izango da, edo horren heinekoa, eta formatoa, azkenik, bertikala. Inprimaturik aurkeztuko dira.

KOMIKI BANDA: komiki banda kategoriako lanek, behar bezalako errotuluak daramatzatela, 19 x 8 cm-ko tamaina izango dute, edo horren heinekoa, eta horizontalak izango dira. Bineta bitan edo gehiagotan bana daitezke. Inprimaturik aurkeztuko dira.

LEHIAKIDEEN JATORRIA Ez dago jatorri mugarik. Portugaleteko egile onenari Akzesita: 300 € eta trofeoa
HIZKUNTZAK Euskaraz edo gazteleraz aurkeztu daitezke lanak kategortia guztietan. Akzesita, euskarazko egile onenari: 300 € eta trofeoa
ADINAK
KOMIKIA KATEGORIAN


Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari (200 € eta trofeoa)

Beste hiru sari gainontzeko partaideentzat

KOMIKI BANDA KATEGORIA

Akzesita, 18 urtetik beherako onenari (100 € eta trofeoa)

Beste sari bat adinez nagusikoentzat

SARIAK
KOMIKI KATEGORIA


LEHEN SARIA “PORTUGALETE URI URENA”: 1.700 € eta trofeoa

BIGARREN SARIA: 1.250 € eta trofeoa

HIRUGARREN SARIA: 900 € eta trofeoa

Akzesita, euskarazko egile onenari: 300 € eta trofeoa

Akzesita, Portugaleteko egile onenari: 300 € eta trofeoa

Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari 200 € eta trofeoa

KOMIKI BANDA KATEGORIA

LEHEN SARIA 300 € eta trofeoa

Akzesita, 18 urtetik beherako onenari 100 € eta trofeoa

INFORMAZIO GEHIAGO 2021 EDIZIOKO OINARRIAK

2021 urtean “PORTUGALETE URI URENA” XXXV. KOMIKI LEHIAKETA antolatu da. Lanak aurkezteko azken eguna: 2021 urteko maiatzak 7 (azken edizioetan otsailean edo martxoan izaten da lanak aurkezteko epearen itxiera)

1987 urtean hasi zen Portugaleteko Udala urtero komiki lehiaketa antolatzen.

Lehen deialdietan zuri-beltzeko komikiak bakarrik onartu ziren, baina bosgarrenetik aurrera koloretan lanak aurkezteko aukera zabaldu zen.


1995 urtean, IX. edizioan, euskarazko izena ere erabiltzen hasi ziren apurka apurka: Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketa

Hamabosgarren deialditik aurrera "tira komikoa" modalitatea sartu zen.

Aldizkari bat argitaratu ohi du lan irabazleekin: Portugaleteko udal zerbitzuetan edo Getxoko Azokan eskuratu ahal izaten da. 2011 urtean 25. edizioa antolatu zela ospatzeko ordurarteko irabazle guztien lanekin bilduma osatu zen.


Tebeosfera atarian informazio historikoa