Aritz Gorrotxategi
Euskarazko Wikipediaren arabera, Aritz Gorrotxategi Mujika (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko martxoaren 31) euskal idazle, gidoigile (Goenkale, Balbemendi), zutabegile (Gaztetxulo, Egunkaria, Berria, Diario Vasco, Territorios gehigarria...), irakasle (EHU, Esperientzia Gelak, Sormen Tailerrak) eta itzultzailea jardun du.
Balea Zuria argitaletxearen (2017) sortzaileetako bat ere bada. Durangon eta Donostian 2008az geroztik antolatzen diren Pentsamenduaren Poesia jardunaldietako antolatzaile taldekoa da.
Idazle gisara, 2000. urtean Irun Hiria saria irabazi zuen, 'Kafkaren labankada' eleberriarekin eta Literaturaren zubitegian wikipedian zerrendatzen dira bere eleberriak eta poesia lanak.
Itzultzaile lanean, euskarara itzuli ditu: Itziar Minguezen Pura coincidencia. Kointzidentzia hutsa (2010, Point de Lunettes), Lev Tolstoiren Zer da artea? (2012, Meettok), J. M. Coetzeeren Jesusen haurtzaroa (2013, Meettok) eta Jesusen eskola-egunak (2017, Meettok), Philip K. Dicken Ordaina, Don DeLilloren Zero K (2016, Meettok) eta Julian Barnesen Istorio bakarra (2018, Meettok).
EUSKARARA ITZULI DITUEN KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 12 ABENDUA | Mina eta oroimena | Saure/ Fernando Buesa Fundazioa | Aurora Cuadrado Fernández | Daniel Rodríguez / Alfonso Pinedo / Carlos Cecilia / Fran Tapias | Jatorrizkoa gazteleraz | Aritz Gorrotxategi | 2020 abendua, 'Dolor y memoria'. |