Koldo Izagirre
Koldo Izagirre Urreaga 1953an Pasaian jaiotako idazlea da eta literaturaren genero guztiak landu ditu: poesia, eleberrigintza, ipuingintza, saiakera,... Helduentzat egindako literaturaz gain, haur eta gazteentzat ere zenbait lan idatzi ditu.
2018an Dani Fano donostiarrak sortutako 'Migel Marmolen hamaika eta bat bizitzak' (Astiberri) komikiaren euskarazko bertsioaz arduratu zen.
Urte berean Zerocalcare italiarraren komikiak euskaratzeari ekin zion, era Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik publikatu dira Hondamuinean (2 liburukietan), 'Kobane Calling' eta 'Armadiloaren igarkizuna'.
Koldo Izagirreren gidoiak eta Dani Fanoren marrazkiekin, "Sasi artean Elgeta" komikia Xabiroi aldizkarian atalka argitaratzen hasi zen 2019ko ekaineko 52. zenbakian. 2021 urtean albuma kaleratuko da.
LITERATUR IBILBIDEA
Wikipediaren arabera, 1978an 'Oh! Euzkadi' literatura aldizkari berritzailea sortu zuen, Ramon Saizarbitoriarekin eta beste idazle batzuekin batera, eta 80ko hamarkadan Bernardo Atxagarekin elkarlanean 'Panpina Ustela' aldizkariko kide izan zen.
Izagirreren obra oparoaren zenbait lan aipatzearren, 1976an lehen poesia liburua idatzi zuen 'Itsaso ahantzia' izenburupean, 1981an 'Euskal Lokuzioak' lana, 1985ean 'Euzkadi merezi zuten' eleberria, 90. hamarkadan 'Vladimir' edo eta 'Ez duk erraza, konpai' , eta 2000 urtetik aurrera 'Sua nahi, Mr Churchill?', 'Franco hil zuten egunak& , 'Autopsiarako frogak'...
1988an 'Ke arteko egunak& filmearen gidoia idatzi zuen eta 1990. urtean 'Offeko maitasuna' filma zuzendu zuen. Marrazki bizidunetako pelikuletarako gidoiak egin izan ditu.
Wikipedian zerrendatu dituzte bere lan gehienak, eta idazleen artean berritzaileenetako bat dela nabarmendu dute.
Itzulpengintzan ibilbide zabala du ere: euskal autore klasikoak beste hizkuntzetara itzuli ditu, eta munduko literatur lanak euskaratu ere bai.
KOMIKI ITZULTZAILE
2018 urtean argitaratu ziren bi komikitan zeregin garrantzitsua izan zuen Koldo Izagirrek.
Dani Fano donostiarrak 'Migel Marmolen hamaika eta bat bizitzak komikia gazteleraz sortu zuen: Eduardo Galeano eta Roque Daltonen liburu eta testuak izan zituen oinarri, eta komikian ia hitzez hitz txertatzen dira bunbuiluetan autore hauen testuak.
Fano euskal hiztuna den arren eta aurretik komikiak jatorrian zuzenean euskaraz sortu dituen arren, Migel Marmol proiekturako 8 urtez gaztelerazko testu horiekin lanean aritu ondoren euskarazko bertsioa egiteko beste bide bat urratu behar zuela sentitu zuen, eta horrela Koldo Izagirrerekin jarri zen harremanetan.
Komikigunean komikia aurkeztean Izagirrek esandakoa jaso zuen Berriak
«Dani bera aldamenean izan dut. Esan liteke aldibereko bertsioak egin ditugula, elkarri laguntza emanez, kritikatuz, proposamenak eginez... oso aberasgarria izan da guretzat».
Euskalki eta erregistro anitzen erabilera dira itzulpen lan horren berezitasunak.
Urte berean bigarren komiki bat euskaratzeaz arduratu zen Koldo Izagirre: Farmazia Beltza argitaletxeak Zerocalcare italiarraren 'Macerie Prime' komikia euskarara ekarri nahi zuen, eta David Zapirain eta editore taldeak Koldo Izagirrerengan pentsatu zuen horretarako.
Komikiaren aurkezpenean Izagirrek berak esandakoak jaso zituen https://www.argia.eus/albistea/zerocalcareren-hondamuinean-zer-gertatzen-zaio-komikigile-famatuari-bere-lagun-proletarioengana-itzultzean Argiak
“Nik ez dakit italieraz ezer, abisatu nion Davidi” (...). Pasaiako idazlearen arabera, “eztabaida gogorrak” izan ditu Zapirainekin, itzulpena nork sinatu behar zuen erabakitzeko, haren ekarpenak ere inportanteak izan direlako liburuko testuetan.
https://www.berria.eus/paperekoa/1873/023/001/2018-12-26/underground_giroa_euskaraz.htm
Komikigunean egin zen aurkezpenean Garbiñe Ubedak Izagirre hautatzearen arrazoiak adierazi zituen, eta horrela jaso zuen Berriak.
. «Komiki honek behar zuen estandarra gainditzea, kutsu underground edo kale hizkera bat lortu ahal izateko, eta ezinbestekoa zen Koldo bezalako pertsona batek itzultzea, edo sortzea esango genuke; askotan, itzuli baino gehiago, sortu egin behar izaten baita».
http://uberan.eus/?kaia/item/hondamuinean Hitzen Uberan atariak Koldo Izagirrek itzulpen lana nola planteatu zuen jaso zuen
Koldo Izagirrek ez du italiera menderatzen baina David Zapirain Farmazia Beltzako arduradunaren aholkularitza izan du uneoro. Zerocalcareren komiki honetan hiru hizkera maila topatu ditu Izagirrek. Narratzailea dago batetik. Narratzailea eta bere ingurua bestetik. Narratzailea eta bere ume garaiko lagunak azkenik. “Hiru hizkera horietan erregistro ezberdinak daude. Hasiera batean, gauza autobiografikoa izanik, iduri luke inpostura bat praktikatzen duela hizkera zatarra erabiltzen duenean. Ez da horrela”. Lagunekiko eta bere koadrilarekiko atxikimenduaren adierazle dela dio Izagirrek. “Erregistro hori hor bakarrik erabiltzen du. Extraradioan hazi izan garenok erabiltzen dugun bezala".
Koldo Izagirreren esanetan, "hizkera postproletario horretan" edukia bezain garrantzitsua da forma. "Beraz, erronka izan da leialtasun bat agertzea baita forman ere".
Naiz hedabideak ere berezitasun horietan sakondu zuen "Italieraz jakin gabe jaso zuen enkargua, baina gehien kostatu zaiona ez da itzulpena bera izan, hizkuntza «eskatologiko, sexual eta matxista» hori mantentzea baizik, formari leialtasuna erakutsiz honen aberastasuna gal ez zedin. Adibidez, badaude espresio batzuk euskaraz «arraio» bezala itzul daitezkeenak, eta edukiaren aldetik egokia litzateke, baina forma galtzen duenez beste formula batzuetara jo du. Era berean, kontrakzioak erabili ditu lagunarteko hizkera narras hori irudikatzeko"
Zerocalcarek bi liburukietan banatu zuen Hondamuinean, eta euskaraz lehen alea argitaratu eta hilabete gutxira 'Hondamuinean 2: 6 hilabete beranduago' Komikia argitaratu zen.
https://www.diariovasco.com/culturas/hondamuinean-komikiaren-bigarren-20190409192047-nt_amp.html
Lan honetan ere, Diario Vasco egunkariko Nerea Azurmendiren ustez ,"Izagirreren esku-hartzeak gehiago du interpretaziotik itzulpenetik baino, gehiago ematetik ekartzetik baino."
Koldo Izagirrerek adierazi zuenez,Bi aukera zituen, «euskara balitz bezala esan, edo pentsatu nola egingo zuen Zerocalcarek istorio hau bere hizkuntza euskara balitz». Bigarrena aukeratu zuen, jakina. Ariketa oso interesgarria gertatu zaio. Zaila ere bai, «aldi berean salatu duena gure konformismo linguistikoa eta estandarraren eskasia». Izagirren uste du, alegia, «italierari esker jauzia egin duela» euskarak, eta horrekin bete du helburuetako bat. «Itzulpenak ez badu arrastorik uzten euskaran, niri ez zait interesatzen», adierazi du.
Zero Calcareren lanen euskaratzeak ez du etenik izan, 2020 urtean 'Kobane Calling' itzuli zuen eta 2021 urtean 'Armadiloaren iigarkizuna'.
"SASI ARTEAN ELGETA" PROIEKTU BERRIA
Dani Fanok komiki proiektu berri bati buruz hitz egin zuen Goiena atarian: Trikitixa Elkarteak, Xabiroi aldizkariak atalka eta albumetan komikiak argitaratzeko ibilbidearen jakitun, Ikastolen Elkarteari lankidetza proposamen bat luzatu zion, Jazinto Rivas "Elgeta" trikitilariaren bizitza ezagutarazteko asmoz.
Koldo Izagirre arduratu zen gidoiaz, eta "Sasi artean Elgeta" komikia lehenik atalka Xabiroi aldizkarian argitaratzen hasi zen 2019ko ekaineko 52. zenbakian. 2021 urtean argitaratuko da euskaraz.