Borja Crespo
Borja Crespo 1972 urtean Bilbon jaiotako zinema zuzendaria eta ekoizlea, idazlea, irudigilea, komikigilea, kultur kudeatzailea eta aholkulari artistikoa da. 2021eko ekainean argitaratu zuen gazteleraz eta euskaraz 'Unamuno. Gizona eta arrazoia' komikia Alex Orbe irudigilearekin batera.
https://es.m.wikipedia.org/wiki/Borja_Crespo Wikipediaren arabera laurogeita hamarreko urteen hasieran '2000 Maníacos' fanzinean idazten eta marrazten hasi zen eta Subterfuge zein Quatermass aldizkarietako antolakuntzan parte hartu zuen.
Hainbat film labur eta Neuroworld (2014) film luzea egin ditu, bai eta askotariko talde eta artistentzako bideoklipak ere. Horrez gain, film laburrak, publizitate spotak eta hainbat ekitaldi ekoiztu ditu.
Kultur ekitaldien koordinatzaile lanetan ere badihardu, tartean, zinema jaialdiak eta Getxoko Komiki Azoka (2002az geroztik).
https://www.salondelcomicdegetxo.net/eus/autores2020_borja_crespo Sarri idazten du Vocento taldeko eta beste komunikabidetan zinemari, komikiari eta joerei buruz, eta espezializatutako hainbat liburu sinatu ditu.
Bi FM kateko La hora Canibal irrati-saioko zuzendaria eta aurkezlea da
Marrazkilari gisa honako hauek argitaratu ditu: 'Tales from the Splatter Family', 'Comic Horror Freak Show', 'El cielo más alto' eta 'Devuélveme mi secreto'. Horrez gain, 'La Comictiva', 'Tos', 'Dos Veces Breve& eta 'Rolling Stone' aldizkarietan kolaboratu izan du. 'Los hijos de Pulgarcito: de Bruguera a la historieta actual: conexiones' (Astiberri)
2015 urtean 'Bilboko barrea' jardunaldietarako Borja Crespo eta Alex Orbe komikigilek 18 orrialdetako Unamunori buruzko komiki laburra egin zuten. 2021eko ekainean argitaratu zuten gazteleraz eta euskaraz 'Unamuno. Gizona eta arrazoia' komikia.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2021 06 EKAINA | Unamuno. Gizona eta arrazoia | Gallo de Oro | Borja Crespo | Alex Orbe | Gazteleraz jatorrizkoa | Iurgi Arginzoniz | 2021, Aldiberean gazteleraz jatorrizkoa 'Unamuno. El hombre y la razón' |