Inge Eguiluz
37.29.193.115 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 06:46, 30 ekaina 2021
Inge Eguiluz Montes Bilbon 1978 urtean jaiotako irudigile eta Komiki gidoilaria da. Egun Parisen bizi da. 2014 urtean Sauré argitaletxerako komiki gidoiak sortu zituen, euskarri digitalean merkaturatu zirenak eta 2021 urtean paperezko liburuki bakarrean argitaratu zirenak.
Txikitatik marraztu izan du, eta 1996 urtean Biologia ikasketak hasi zituen EHUn: unibertsitate berean 2008 urtean Arte Ederretan lizentziatu zen.
Ilustrazioa eta diseinua la grafikoa dira bere lan esparruak, baina animazioan ere aritu da eta 2008 urtean sari bat jaso zuen III. EITB Kultura bideo lehiaketan.
PAPEREAN SAUREK ARGITARATUTAKO EUSKARAZKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2021 | Francisco de Goya, Henri Rousseau eta Van Gogh: mihisetik komikira | Saure | Inge Eguiluz/Moratha | Moratha | Jatorrizkoa gazteleraz | Inaxio Lopez de Arana | 2010/2014 urteen artean argitaratu ziren istorio hauek euskarri digitalean 3 komiki ezberdinetan |
EUSKARRI DIGITALEAN SAUREK ARGITARATUTAKO EUSKARAZKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2010 | Arte bizia 1: Goya | Saure | Moratha | Moratha | Jatorrizkoa gazteleraz | Inaxio Lopez de Arana | 2010 |
2014 | Arte bizia 2: Douanier-en sagarra | Saure | Inge Eguiluz | Moratha | Jatorrizkoa gazteleraz | Inaxio Lopez de Arana | 2014 |
2014 | Arte bizia 3: Van Goghen belarri erdia | Saure | Inge Eguiluz | Moratha | Jatorrizkoa gazteleraz | Inaxio Lopez de Arana | 2014 |