Maddalen Arzallus Antia

komikipediatik
67.218.238.210 (eztabaida) (EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK)(r)en berrikusketa, ordua: 17:29, 15 urria 2021
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Maddalen Arzallus Antia 1990 urtean jaiotako bertsolari hendaiarra da. Wikipediaren arabera Gaztea irratiko 'Dida' eta Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioetako kolaboratzailea da eta 2015etik aurrera Euskal Telebistako saio ezberdinetan parte hartu du: 'Zuek hor' eta 'Gure kasa' saioetan kolaboratzaile eta 'Biba Zuek' saioan aurkezle. Ipar Euskal Herriko Hitza eta Gaztezulo aldizkarietan kolaborazioak idatzi izan ditu.

Itzulpengintza eta interpretazio ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Asterix pertsonariaren azken komikien euskaratzaile izan da. Bi uda igaro zituen San Petesburgoko Unibertsitatean errusiera lantzen.


9 urterekin hasi zen Hendaiako bertso-eskolan. Hiru aldiz izan zen txapeldun Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan, 2004an, 2005ean eta 2007an. 2008an Xilaba Bertsulari Xapelketako finalista izan zen, eta ondoren 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen.

Kantuan eta gitarra jotzen ere aritu da eta Obaneuke erromeria taldeko kide izan da.

Zestoako Bakun itzulpengintza enpresan bi urtez lan egin zuen itzultzaile lanak egiten, besteak beste eskoletako testuliburuak itzultzen eta 2013 urtean 'Zesarren Papiroa' Asterixen komikia euskaratu zuen, ordurarte ardura hori zian zuen Usua Lasarekin batera. Ondoren Maddalen Arzallusek Asterix eta Obelix saileko beste 3 komiki euskaratu ditu, azkena 2021ean 'Asterix eta Grifoa'.

EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 10 URRIA
Asterix eta grifoa.jpg
Asterix eta grifoa SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 39 Jean-Yves Ferri Didier Conrad Frantsesetik itzulia Maddalen Arzallus Antia 2021 10 urria 'Asterix et le griffon,' Les Editions Albert René
2019 10 URRIA
2019 asterix vertzingetorixen alaba.jpg
Vertzingetorixen alaba SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 38 Jean-Yves Ferri Didier Conrad Frantsesetik itzulia Maddalen Arzallus Antia 2019 10 urria 'La Fille de Vercingétorix', Les Editions Albert René
2017 10 URRIA
ASTERIX ITALIAN.JPG
Asterix Italian SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 37 Jean-Yves Ferri Didier Conrad Frantsesetik itzulia Maddalen Arzallus Antia 2016 10 URRIA Astérix et la Transitalique Les Editions Albert René
2015 10 URRIA
2015 zesarren papiroa.jpg
Zesarren Papiroa SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 36 Jean-Yves Ferri Didier Conrad Frantsesetik itzulia Maddalen Arzallus Antia/Usua Lasa 2015 10 URRIA Le Papyrus de César, Les Editions Albert René