Maddalen Arzallus Antia
Maddalen Arzallus Antia 1990 urtean jaiotako bertsolari hendaiarra da. Wikipediaren arabera Gaztea irratiko 'Dida' eta Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioetako kolaboratzailea da eta 2015etik aurrera Euskal Telebistako saio ezberdinetan parte hartu du: 'Zuek hor' eta 'Gure kasa' saioetan kolaboratzaile eta 'Biba Zuek' saioan aurkezle. Ipar Euskal Herriko Hitza eta Gaztezulo aldizkarietan kolaborazioak idatzi izan ditu.
Itzulpengintza eta interpretazio ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Asterix pertsonariaren azken komikien euskaratzaile izan da. Bi uda igaro zituen San Petesburgoko Unibertsitatean errusiera lantzen.
9 urterekin hasi zen Hendaiako bertso-eskolan. Hiru aldiz izan zen txapeldun Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan, 2004an, 2005ean eta 2007an. 2008an Xilaba Bertsulari Xapelketako finalista izan zen, eta ondoren 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen.
Kantuan eta gitarra jotzen ere aritu da eta Obaneuke erromeria taldeko kide izan da.
Zestoako Bakun itzulpengintza enpresan bi urtez lan egin zuen itzultzaile lanak egiten, besteak beste eskoletako testuliburuak itzultzen eta 2013 urtean 'Zesarren Papiroa' Asterixen komikia euskaratu zuen, ordurarte ardura hori izan zuen Usua Lasarekin batera.
1996 urterarte Elkar argitaletxeri esker argitaratzen ziren Asterixen komikiak euskaraz, baina 2001 urtetik aurrera Salvat etxeak eskuratu zuen Espainiako Estatuko hainbat hizkuntzetan sail hau argitaratzeko eskubidea ('Asterix eta Latraviata' komikiaren argitaratzean Alberdaniak ere parte hartu zuen).
Salvat/Bruño-ren eskutik argitaratu dira 2009tik aurrera Asterixen XX. mendeko komiki istorikoen berrargitalpenak, eta baita XXI. mendean 'Asterix eta Obelixen urtebetetzea: urrezko liburua' alearen ondoren Jean-Yves Ferri eta Didier Conradek egindako istorio berrien Espainiako Estatuko merkaturatzeak.
Bakun itzulpengintza enpresa arduratu zen euskarazko bertsioetaz: Joseba Ossa ale batean, Ramon Iriarte beste bi aldiz, baina nagusiki Usua Lasa izan da 'Asterix Galiarra' lehen aletik hasita 10. aleraino eta 'Asterix eta piktoak' etapa berriko komikien euskaratzailea: esan bezala, 2013 urtean 'Zesarren Papiroa' Maddalen Arzallusekin batera euskaratu zuen, eta 2016 urtetik aurrera ('Asterix Olinpiar Jokoetan' aletik) Maddalen Arzallus arduratu da euskarazko bertsioetaz.
Ondorioz Maddalen Arzallusek guztira Asterixen 12 komiki ekarri ditu euskarara, Jean-Yves Ferri eta Didier Conrad bikotearen 4 (azkena oraingoz 2021ean 'Asterix eta Grifoa' eta XX mendeko komiki klasikoen 8 ale.
EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK
ASTERIX BILDUMA KLASIKOA XXI mendean Jean-Yves Ferri eta Didier Conradek egindako istorio berriak
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2021 10 URRIA | Asterix eta grifoa | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 39 | Jean-Yves Ferri | Didier Conrad | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 2021 10 urria 'Asterix et le griffon,' Les Editions Albert René |
2019 10 URRIA | Vertzingetorixen alaba | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 38 | Jean-Yves Ferri | Didier Conrad | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 2019 10 urria 'La Fille de Vercingétorix', Les Editions Albert René |
2017 10 URRIA | Asterix Italian | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 37 | Jean-Yves Ferri | Didier Conrad | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 2016 10 URRIA Astérix et la Transitalique Les Editions Albert René |
2015 10 URRIA | Zesarren Papiroa | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 36 | Jean-Yves Ferri | Didier Conrad | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia/Usua Lasa | 2015 10 URRIA Le Papyrus de César, Les Editions Albert René |
ASTERIX BILDUMA KLASIKOA XX mendean Goscinny eta Uderzok sortutako lanak
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 11 AZAROA | Aztia | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 19) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1972, Le Devin |
2020 11 AZAROA | Zesarren erramu-koroa | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 18) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1972, Les Lauriers de César |
2019 11 AZAROA | Jainkoen Egoitza | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 17) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1971, Le domaine des dieux |
2019 11 AZAROA | Asterix Helvetian | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 16) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1970, Astérix chez les Helvètes |
2018 11 AZAROA | Liskarra | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 15) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1970, La zizanie |
2018 11 AZAROA | Asterix Hispanian | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 14) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1969, Astérix en Hispanie |
2017 05 MAIATZA | Asterix eta pertza | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 13) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1969 Asterix et le chaudron |
2016 06 EKAINA | Asterix Olinpiar Jokoetan | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 12) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1968 Astérix aux Jeux Olympiques |
2016 10 URRIA | Asterix : Arbernoko ezkutua | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 11) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1968 Le bouclier arverne |