Iván Gil

komikipediatik
31.221.156.150 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Iván Gil Madriden 1978 urtean jaio eta Getafen bizi den irudigile eta komikigilea da. C10 eskolan ilustrazio irakasle da. Biologia ikasketak egin zituen, jostailuzko mod...)(r)en berrikusketa, ordua: 07:10, 3 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Iván Gil Madriden 1978 urtean jaio eta Getafen bizi den irudigile eta komikigilea da. C10 eskolan ilustrazio irakasle da.

Biologia ikasketak egin zituen, jostailuzko modelismoaren munduan lan egin zuen eta ilustrazio lan txikiak egin zituen, baina 2007an lortu zuen komikigintzaren munduan sartzea: Angoulemeko Azokan Dupuis argitaletxeko ordezkariekin elkarrizketa bat izan ondoren, Patrick Rambaud eta Frédéric Richaud sortzaileen "La Bataille" komiki albuma ilustratu zuen: geroztik Gilek 2012/2014 artean sail honen 3 ale osatu ditu, 'Berézina' sailaren beste 3 (2016/2018) eta 'Buonaparte' saileko ale bat 2021ean. Lan hauetan guztietan komiki historikoa landu. Creabulles atariari eskainitako elkarrizketan bere ibilbideari buruz mintzatu zen.(Frantsesez / Gazteleraz )

2015 urtean Madrideko Komiki Azokan ezagutu zuten elkar Gregorio Murok eta Iván Gilek, Ponent Mon argitaletxeko arduradunen bidez (Muroren 'Eguzkiaren Izerdia' eta Gil-en 'Bataille' sailaren gaztelaniazkio bertsioen editorea). Elkarrekin proiektu bat egiteko aukeraz mintzatu ziren: garai hartan Gil lanpetuta zebilen 'Berézina' lanarekin, baina etorkizunean elkarrekin aritzeko adostasuna lortu zuten.

Horrela, Gregorio Muro 'Harriet'-en gidoiaz 2021 urtean 'Les dragons de la frontiere' saila Frantziar Estatuan bi liburukitan argitaratu da (Glénat etxearen eskutik, 'Harriet-en 'La honte et l’oubli' eta 'Feroce' bezala,) eta urtea amaitu baino lehen euskaraz eta gazteleraz merkaturatuko du Harriet Edicionesek liburuki bakarrean.

Egilearen webgunea