Garluk Agirre
Ekaitz 'Garluk' Agirre Donostian 1979 urtean jaiotako irudigile, kolorista eta komikigilea da.
Bilboko Arte Ederretako Fakultatean egin zituen ikasketak, pintura espezialitatean, eta 2004. urtera arte Parisko Ëcole supérieure des arts et industries-en egon zen ikasten.
Creabulles atariari eskainitako elkarrizketan adierazi zuen haur garaitik izan dela komikizalea: Astérix et Obélix, Conan,Marvel-eko Venom... Lucky Luke izan omen zen bere komiki maitatuena eta "Gabai" sailaren kalitateak txunditu zuen; urte batzuk beranduago jabetu zen Juan Luis Landa, Stesó... eta beste egile interesgarriak zeudela txikitako irakurketa horien sortzaile taldean.
Bere lan ibilbidean publizitate, ilustrazio eta pintura-lanak uztartu ditu, eta 2019an komikigintzan murgildu arte ikus-entzunezkoen arloan aritu da: Zuzendari artistikoa izan da (Don Miguel), atzealdeak egin ditu (Black is Beltza), "matte painter" lanak (La Gran Carrera) eta storyboard-ak a (A escondidas)
Gregorio Muro 'Harriet' komiki editore eta gidoilariarekin harremanetan egon zen "Tempo inverso" laburmetraiaren sortze prozesuan, eta Murok komikiak koloreztatzeko proposamena luzatu zion Agirreri; froga bat egin zuen Glénat etxerako eta 2019an "La Honte et l’Oubli" izan zen bere lehen koloreztatze lana (irudiak, Alex Macho) eta jarraian 'Ah, ça ira!' komikirako egin zuen lan (irudiak, Julen Ribas, Delcourt argitaletxea)
2021 urtean 'Harriet'n gidoiekin berriz ere 'Les Dragons de la Frontière' (irudiak, Iván Gil) eta'Féroce' (irudiak, Macho) komikiak koloreztatu ditu.
Frantziar merkatuan argitaratu dira lan hauek lehenik eta Harriet Edicionesek ekarri ditu euskarara.
Harrietekin lankidetzan aritzen zen bitartean, 2019an hasi zen 'Sasi artean Elgeta' komikia argitaratzen Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian: Trikitixa Elkartea eta Ikastolen Elkartearen arteko lankidetzari esker Koldo Izagirreren gidoiaz, Dani Fanoren marrazkiekin eta Garluk Agirreren kolorearekin: 2021eko ekaineko 60. zenbakian argitaratu zen azken atala, albuma urte bereko urrian aurkeztu zen eta Getxoko Komiki Azokan albumak sinatzen egon ziren autoreak.
Koloreztatzeaz gain marrazkilari gisara ere egiten du lan: 'Bayonne' sailean parte hartu du (Petit à Petit) eta 'Harriet-ekin proiektu bat du eskuartean.
KOLORISTA GISARA EGINDAKO EUSKARAZKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2021 09 IRAILA | Sasi artean Elgeta | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Koldo Izagirre | Dani Fano | Euskaraz Jatorrizkoa | 2019ko Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian 'Sasi artean Elgeta' komikia argitaratzen hasi zen atalka eta 2021eko ekaineko 60. zenbakian argitaratu zen azken atala) |