Xabi Paya

komikipediatik
37.29.249.239 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Xabi Paya 1982 urtean Getxon jaiotako kulturgilea da. 'Nork' eta 'Nori' komikien gidoilari izan zen, Patxi Gallego irudigilearekin elkarlanean Bertsolari Aldizkariaren enk...)(r)en berrikusketa, ordua: 18:21, 21 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Xabi Paya 1982 urtean Getxon jaiotako kulturgilea da. 'Nork' eta 'Nori' komikien gidoilari izan zen, Patxi Gallego irudigilearekin elkarlanean Bertsolari Aldizkariaren enkarguz.

https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Xabier_Paya Wikipediaren arabera interpretazio eta itzulpengintza eta piano ikasketak egin zituen eta itzultzaile, bikoizlari, ikerlari eta irakasle lanetan ibilia da.

 Fredi Paia anaiarekin batera eman zuen izena Algortako Bertso Eskolan eta 2006an Bizkaiko Bertsolari Txapeleketa irabaztea lortu zuen. Bertsozale elkartean aritutakoa da, bertso irakaskuntzan, epaile, gai-jartzaile, ikerlari....

2013 urtean 'Ahozko Euskal Literaturaren Antologia' liburua argitaratu zuen. Itzuli dituen autoreen artean daude  Calderón de la Barca, Anna Gavalda, Marie Darrieussecq,  Geraldine  McCaughrean,  Tennessee Williams...

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren arduradun nagusien artean egon zen.

KOMIKIGINTZA

Nork, Xabi Paya (gidoia) eta Patxi Gallego (irudiak). Bertsolari 100.zk., 2015eko negua. 142.or. ISBN 9 771137 248610.

Nori, Xabi Paya (gidoia) eta Patxi Gallego (irudiak). Bertsolari 116. zk., 2019ko negua. 140. 0r.