Ermuako liburutegiko Komikiaren eta eleberri grafikoaren hiruhilekoa
Ermuako Udalaren webgunean adierazten denez 2022 urtean bederatzigarren urtez jarraian, Ermuko Udal liburutegiak komikien eta eleberri grafikoen irakurzaletasuna sustatzeko programa jarri du martxan, literatura genero hori herritarren artean ezagutzera emateko.
Otsailean, martxoan eta apirilean burutuko diren hainbat ekintzek osatzen dute programa, eta publiko ezberdinei zuzenduta dago.
Ekintzak
Urtean zehar Ermuako Liburutegiak Helduentzako komiki irakurketa kluba du, nagusiki gazteleraz egiten dena.
Hilean behin elkartzen da taldea, asteartean, 19:00etatik 2030era, urritik maiatzera. Irakurgaiak Udal Liburutegiak lortzen dizkie. Dinamizatzailea Kike Infame da. Hasiera batean plazak mugatuak dira eta irailaren 1etik aurrera eman daiteke izena eta plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
2022ko Saioak:
Urriaren 5ean - Persépolis / Marjne Satrapi Azaroaren 2an -El almaneque de mi padre / Jiro Taniguchi Abenduaren 14an - V de Vendetta / Alan Moore Urtarrilaren 11an - Irse o morir / Susanna Martín Otsailaren 8an - Regreso al edén / Paco Roca Martxoaren 1ean - Sufragista / Mary M. Talbot Apirilaren 5ean - Vergüenza y olvido 1. El desastre / Gregorio Muro Harriet : autorea bertan izango da Maiatzaren 3an - Waluk / Ana Miralles
Ohikoa da euskal autoreak rakurketa klubeko saioetan parte hartzea: Mikel Begoñak eta Iñaketek 'Ötzi' komikiari buruz hitz egin zuten eta eta Susanna Martinek 'Irse o morir – Alde egin edo hil' komikia zian zuen hizpide.
Apirilean Gregorio Muro 'Harriet' Hernaniar egile eta zinema eta telebista gidoilaria 'Vergüenza y olvido' komikiaz arituko da.
Erakusketa
Martxoaren 14tik 27ra, Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoan 'Euskal komikia 1975. urtetik – El cómic vasco desde 1975'1 bilduma izango da ikusgai, helduei, gazteei eta haurrei zuzendua.
KOMIKIZALETASUNA SUSTATZEKO PROGRAMAK
Kanpainak irauten duen hiru hilabeteetan (otsaila, martxoa eta apirila) komikiak maileguan eramaten dituzten pertsona guztien artean komikien zozketa egingo da; zozketatutako komiki bakoitza egileen sinadura du.
Bestalde, urtero Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiei komiki gomendioen zerrenda luzatzen die Udal liburutegiak ikasturte hasieran, adin tarteka sailkatuta.
Irakasleek behar adina liburu eskatu ditzakete maileguan, ikasle guztiek gutxienez obra bat irakurri dezaten ikasturtean zehar.
komikiak ilustratzeko tailerrak eskainiko dira Lehen Hezkuntzako 5. mailan eta DBH 4. Mailan.
Eskolarteko komiki lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu da ere.
ERMUAKO LIBURUTEGIKO KOMIKI FUNTSA
Azken urteotan liburutegiak plangintza berezia du eta etengabe komikiak erosi eta funtsak berritzeko, adin eta gustu guztietako irakurleei aukerak eskaintzeko asmoz
Une honetan 1.900 alez osatzen da Ermuako Liburutegiko Komiki funtsa: 2021ean adibidez 238 lan berri sartu dira katalogoan
Liburutegiko sarreran erakusmahai batean komikigintzako azken nobedadeak erakusgai izaten dituzte.
Liburutegiko arduradunen hitzetan "Inbertsio horren eta irakurzaletasuna sustatzeko programen ondorioz, komikien mailegu-kopuruak gora egin du pixkanaka eta nabarmen azken urteotan. Aipatzekoa da 2021ean 653 ale mailegatu zitzaizkiela ikastetxeei, eta liburutegiko nobela grafikoen eta komikien maileguen guztizko kopurua 1.530ekoa izan dela. Zifra horrek gora egiten jarraitzen du urtez urte."
Bestalde, Ermuako Liburutegian 'Ezekiel Etxebarria saria' ematen da ere, liburutegiko harpidedunen artean gehien irakurria den duten euskarazko liburua saritzeko: 2020 saria Marko marrazkilariari eman zioten Indiara bidaia komikiagatik.