Tintinen Abenturak
Tintinen abenturak (frantsesez Les Aventures de Tintin) komiki sail bat da, 1907 urtean Belgikan Jaio eta 1983an hil zen Hergé marrazkilariaren sorkuntza.
Euskaraz 70. hamarkadan ETOR etxeak 3 abentura argitaratu zituen, 80. hamarkadan ELKARek sail osoa euskaratu zuen, gaur egun dendetan topatzea Ia ezinezkoak diren aleak. 2019 Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxe katalanak hasi ziren Tintin euskaraz berrargitaratzen, Espainiar estatuko hainbat mintzairetako edizioekin batera, urtean ale bat edo bi merkaturatuaz.
HERGE ETA TINTIN[aldatu]
Wikipediaren arabera Georges Remi Hergé izengoitiz ezaguna (Brusela,1907ko maiatzaren 22a – Brusela, 1983komartxoaren 3a) komikigile belgikarra izan zen.Tintin pertsonaiaren aita izateaz gain eta Jou, Zette eta Jocko edo Quico eta Flupi sortu zituen ere.
Nerabea zela, marrazkiak eginten zituen Le Boy-Scout aldizkarian eta 1924urtean hasi zen "Hergé" ezizena erabiltzen, R.G., bere izenaren inizialak alderantziz ipintzetik dator.
Bere lan ezagunena "Tintin" da: 1929ko urtarrilaren 10ean sortu zituen kazetari honen eta Milu bere txakurraren abenturak, Le XXème Siècle aldizkari katolikoArén baitan, gaztetxoei zuzendutako Le Petit Vingtième gehigarrian: Les Aventures de Tintin, reporter du Petit "Vingtième", au pays des Soviets.
Ondoren Tintinen 23 abentura sortu zituen, pertsonaia unibertsal bihurtuz eta komikigintzari ekarpen handia eginez.
Herge 1983ko martxoaren 3an hil zen,leuzemiak jota Bruselako Saint - Luc ospitaleko zainketa intentsiboen unitatean.
TINTIN EUSKARAZ[aldatu]
1972 urtean ETORrek lehenengoz euskaraz argitaratu zituen Tintinen abenturen 3 album. Ia 15 urte beranduago1985urtean, ELKAR argitaletxeak hartu zuen Tintinen albumak euskaraz argitaratzeko testigua eta urte gutxiren buruan bilduma osatzen zuten albuma guztiak kaleratu zituzten.
Laino mehe atariak ikerketa eta katalogazio lan handia egin du Tintinen album guztien informazioa jasoz.
Gaur egun, euskal herriko liburutegietan eskuratu daitezke Tintinen albumak, eta Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeak berrargitaratzen dituenak eskuratu.
TINTINEN ABENTUREN BERRARGITALPENA XXI MENDEAN[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 03 MARTXOA | Uharte beltza Tintinen Abenturak Saila 7 | Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones | Hergé | Hergé | Frantsesetik itzulia | Inazio Mujika Iraola | 1938, L'Île Noire |
2020 11 AZAROA | Ilargia helburu Tintinen Abenturak Saila 16 | Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones | Hergé | Hergé | Frantsesetik itzulia | Inazio Mujika Iraola | 1953, Objectif Lune |
2020 11 AZAROA | Ilargian oinez Tintinen Abenturak Saila 17 | Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones | Hergé | Hergé | Frantsesetik itzulia | Inazio Mujika Iraola | 1954, On a marché sur la Lune |
2019 04 APIRILA | Castafioreren bitxiak Tintinen Abenturak Saila 21 | Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones | Hergé | Hergé | Frantsesetik itzulia | Inazio Mujika Iraola (1988an Elkarrek argitaratutako ediziorako Joxantonio Ormazabalek egindako itzulpenean oinarrituta) | 1963, Les Bijoux de la Castafiore |